Elorrio Institutuko 3 ikasle, Teknoskopioa ideia-lehiaketako 1. faseko irabazle
2010-02-15 10:27Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 4. mailako ikasle Ane Azkarraga, Itziar Berrioategortua eta Iraia Telleriaren bloga, 'Darwinen oroitzapena Elorrion', izan da irabazle. Ordenagailu ultraeroangarri bana jaso dabe hiru taldekideek.
Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 4. mailako ikasle Ane Azkarraga, Itziar Berrioategortua eta Iraia Telleriaren bloga, 'Darwinen oroitzapena Elorrion', izan da irabazle. Ordenagailu ultraeroangarri bana jaso dabe hiru taldekideek.
Lehenengo fasean parte hartzeko aukerea galdu eben ikasleek edota parte hartuta be irabazle izan ez ziranek, 2009-2010eko Teknoskopioaren lehiaketako 2. fasean dabe parte hartzeko aukerea. Zezeilaren 1ean abiatu zan fase barria, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko ditue blogak. Darwinen giza eboluzinoari buruzko teoriaz beste teoria batzuk aztertzea izango dabe eginkizun.
Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek hartu leikie parte, gehienez hiru laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasketak egiten dabilzan ikasleentzat da lehiaketea, eta aurtengoa seigarren edizinoa da. Gainera, hezkuntza-sistemearen beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketeak 6 hilebeteko iraupena izango dau, 3 fasetan banatuta —2009ko abendutik 2010eko maiatzera—. Parte-hartzaileei fase bakotxera edo lehiaketa osora apuntetako aukerea emongo jake. Fase bakotxean blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeroangarri bana jasoko dabe.
Elhuyar Fundazinoak eta Innobasquek antolatzen dabe Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketea eta honi buruzko informazinoa www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dago. Bertan, lehiaketearen zehetasunez gan, antolatzaileek gaiari buruz preparautako material didaktiko osogarria topauko dabe parte-hartzaileek. Aurreko edizinoetako probak be ikus daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!