KZgunea saritu dabe proiektu ona izateagaitik
2010-02-03 17:04Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Alkarteko (AUTELSI) sarien epaimahaiak Informazinoaren Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Saria emon deutso Eusko Jaurlaritzako KZguneen sareari. Sariak datorren zezeilaren 25ean emongo dira, Madrileko Kasinoan.

Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Alkarteko (AUTELSI) sarien epaimahaiak Informazinoaren Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Saria emon deutso Eusko Jaurlaritzako KZguneen sareari. Sariak datorren zezeilaren 25ean emongo dira, Madrileko Kasinoan.
KZgunea (www.kzgunea.net) Interneteko prestakuntza eta sarbiderako zentroen euskal sarearen izena da eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazino Saileko Informatika eta Telekomunikazinoen Zuzendaritzearen barruan dago.
IKT Informazinoaren eta Telekomunikazinoaren Teknologien inguruko preparazinoa eta erabilerea bultzatzeko 2001. urtean Euskadiko udalerri guztietan sortu zan alfabetatze digitaleko proiektua da. Egun, 276 zentro ditu zabalik, 250 herritan, eta erregistrautako 315.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, horreetatik 120.000 baino gehiagok jaso dau Interneten inguruko prestakuntzea lehenengoz, gehienak emakumezkoak, lanbakoak eta adinekoak izan dira, hau da, teknologia barrietatik urrunen dagozan gizarte-sektoreetakoak.
Eusko Jaurlaritzatik adierazo dabenez, KZgune bat herritarrak Internet erabilten doban ikasteko beharrezko instalazioak dituan zentro publikoa da. Espazio fisiko horretan, herritarrak hainbat zerbitzu topauko ditu, interneteko prestakuntzea eta sarbide-ikastaroak, administrazino elektronikokoak eta Web aplikazinoak eta 2.0 Web sozialaren ingurukoak.
Horrezaz ganera, honako honeek be eskaintzen dira: arlokako mintegiak, onura informatikoen ganeko mikroikastaroak, webguneak diseinau eta gordetea, mikroenpreseei zuzendutako ikastaroak eta sinadura digitala daben txartel elektronikoak kudeatzea.
Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Alkartea
AUTELSI irabazi asmorik bako erakundea da, telekomunikazinoen eta informazinoaren teknologien erakunde erabiltzaileen ordezkaria dana. Bere helburuen artean, Espainian Informazinoaren Gizartea garatzea eta enpresa eta erakunde ofizialetan IKT lanbidea sustatzea dagoz.
AUTELSI 2009 Sarien irabazleen zerrendea Telefonica Fundazinoaren, Madrileko Erkidegoaren, Nafarroako Gobernuaren eta Inca Eskualdeko Ospitalearen proiektu teknologikoek osotzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!