'Basque Culinary Center'-en lehen harria jarri dabe asteon Donostian

Bizkaie! 2009-12-11 11:33

2011ko udatik aurrera Mondragon Unibersidadearen Gastronomia Fakultadea eta Ikerkuntza eta Barrikuntza Zentroa egongo dira hor. Era horretako Europako bigarren zentroa izango da. Danetara, 7.000 metro koadro izango ditue instalazinoek eta 17,1 miloe euroko inbersinoa beharko da Basque Culinary Center eregiteko.

Donostian egongo da eraikina, Miramongo parkean, eta lehenengo harria jarri dabe asteon Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Cristina Garmendia Espainiako Gobernuko Zientzia eta Barrikuntza ministroak, Josu Zabala Mondragon Unibersidadeko erretoreak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak, Basque Culinary Center Fundazinoaren Patronatoko kide diran hainbat sukaldariz (Juan Mari Arzak, Andoni Aduriz, Karlos Arquiñano, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa eta Martín Berasategui) eta Joxe Mari Aizega ekimenaren sustatzaileetakoagaz inguratuta.

Kontuak kontu, aurreikuspenen arabera, 2011ko udatik aurrera Mondragon Unibersidadearen Gastronomia Fakultadea eta Ikerkuntza eta Barrikuntza Zentroa egongo dira hor. Era horretako Europako bigarren zentroa izango da. Danetara, 7.000 metro koadro izango ditue instalazinoek eta 17,1 miloe euroko inbersinoa beharko da Basque Culinary Center eregiteko. Diruaren zati bat erakunde publikoetatik helduko da: Espainiako Gobernuak zazpi miloe jarriko ditu, Eusko Jaurlaritzeak hiru, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bat.

Cristina Garmendiaren berbetan, Espainiako Gobernuak bultzatu nahi dauen produkzino eredu aldaketearen adibide da Basque Culinary Center: 'Espainiako sukaldariek, eta batez be euskal sukaldariek jarduera tradizional bat barritzailea, sortzailea eta nazinoartean lehiakorra izan daitekeela erakutsi dabe'. Era berean, 'gastronomia artea, kultur adierazpidea eta industria izateaz gan, teknologia eta zientzia be bada eta, esangura horretan, baliabideak behar ditu trebakuntzarako eta ikerkuntzarako' adierazo dau Garmendia and.ak. Isabel Celaa and.ak antzeko dierazpenak egin ditu: 'Euskadik iraganean oinarritu behar dau, eta barrikuntzan jardun, etorkizunari aurre egiteko'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu