Getxoko San Lorentzo Azokan 79 produktore egongo dira 100 postutan
2009-08-07 13:53Azokea San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean egingo da Getxoko hiru plazatan: San Nikolasen, Biotz-Alain eta Getxo Antzokiaren inguruetan. Merkadua goizeko 10:00etan hasiko da eta, gitxi gorabehera, 14:30ean amaitu. Gauez, 22:00ak aldean, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia eskainiko dau.
Urtero legez, San Lorentzoko Azokea, Getxoko Kultur Etxeak eta BBKk antolatutakoa, protagonista izango da datorren astelehenean, abuztuaren 10eko jaian. Azokea hiru plazatan egingo da: San Nikolasen, Biotz-Alain eta Getxo Antzokiaren inguruetan. Aurten 79 produktore egongo dira 100 postutan. Merkadua goizeko 10:00etan hasiko da eta, gitxi gorabehera, 14:30ean amaitu. Gauez, 22:00ak aldean, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia eskainiko dau.
Barazkiak, frutea, gaztaia, patea, ogia, pastelak, eztia, sagardaoa edo txakolina, landareak eta beste hainbat produktu erosteko aukerea egongo da Getxon, baita taloa txorizoagaz zein beste bertoko produktu batzuk jateko eta edateko be. Igaz, merkadu honek 19.000 lagun baino gehiago erakarri zituan.
Kontzertua
Eguna amaitzeko, gaueko 22:00etan, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emoteaz arduratuko da. Holan ba, ohiko kontzertua emongo dau Getxoko abesbatzearen izena daroan plazan bertan. Ekitaldirako sarrerea dobakoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!