Bilboko uritarrek etxean jasoko dabe jaietako egitaraua
2009-08-07 12:32Bilbotar guztiek euki ahal izango dabe 2009ko Aste Nagusiko jai programea, aurten, bederatzigarrenez, Bilboko Udalak uriko etxeetara 100.000 egitarau-ale bialduko ditu eta. Banaketea astelehenean hasiko da uriko 28 auzoetan.
Bilbotar guztiek euki ahal izango dabe 2009ko Aste Nagusiko jai programea, aurten, bederatzigarrenez, Bilboko Udalak uriko etxeetara 100.000 egitarau-ale bialduko ditu eta. Banaketea astelehenean hasiko da uriko 28 auzoetan. Banaketa horregaz, Bilboko Udaleko Turismo eta Jai Sailak auzokide bakotxari programa bat emon gura deutso, herritarrak udal banaketa guneetara joan behar izan ez daitezan. Bestela, leku honeetan topau ahal izango dira programak Aste Nagusian: Bilbao Turismoko bulegoetan (Zabalguneko Eraikinean, Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan eta Aireportuan), hoteletan, txosnetan eta auzo-etxeetan.
Ganera, Bilboko Udaletik azaldu dabenez, jaietako kartela eta programea braillez argitaratzeaz gan, ikusmen arazoak dituen pertsonek egokitutako programak izango ditue eskura uriko udaltegietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!