Aste Nagusia'09: 9 jaiegun, 3 miloe euro eta 300 ekitaldi baino gehiago

Bizkaie! 2009-07-10 12:40

Aste Nagusia uriko ekonomiaren motorra izango da abuztuan, bederatzi jaiegunetarako programau diran 300 ekitaldiei esker: 90 musika emonaldi, su ikusgarrien 9 ikuskizun, 6 gastronomia lehiaketa, 31 antzerki emonaldi, Txikigunea, eta bertako folklore eta kirol adierazpenez gozetako 40 hitzordu baino gehiago.

Aste Nagusia uriko ekonomiaren motorra izango da abuztuan, bederatzi jaiegunetarako programau diran 300 ekitaldiei esker: 90 musika emonaldi, su ikusgarrien 9 ikuskizun, 6 gastronomia lehiaketa, 31 antzerki emonaldi, Txikigunea, eta bertako folklore eta kirol adierazpenez gozetako 40 hitzordu baino gehiago.

'Aste Nagusia da gure uriaren ekonomiaren motorra abuztuan', esan dau Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Saileko zinegotzi Isabel Sánchez Roblesek 2009ko Aste Nagusiaren aurkezpenean. '300 ekitaldi baino gehiagok osotzen dabe Aste Nagusiko programa ofiziala, Bilboko Udalak eta Jaietako Batzordeak programautako ekintzak bakarrik kontuan hartuta. Eta ekitaldi horreek guztiak dira hainbat eta hainbat negozioren ekonomia elikatzen daben erregaia', esan sau Isabel Sanchez Roblesek.

2002an Bilboko Udalak egindako ekonomia ikerketearen arabera, 'Udalak Aste Nagusian inbertidutako euro bakotxeko hamar itzultzen dira urira', gogoratu dau Jai Batzordeko presidenteak.

Jaietako Saileko eta Jai Batzordeko beste kideakaz batera egindako agerraldian, Aste Nagusiaren ateak sinbolikoki zabaldu nahi izan ditu Turismo eta Jaietako zinegotziak Artajo tabernako pertsianea edegiz, birmoldatu barri daben Ledesma kaleko tabernan egin dabelako ildo nagusien aurkezpena.

Udalarentzat Aste Nagusia jazoera estrategikoa da, turismorako erreferente moduan gero eta hobeto kokatuta dagoana. Eta, aldi berean, 'talde ilusinoa batzeko gai dan bilbotar nortasunaren faktore garrantzitsua dala agirian gelditu da, Estadu osoko beste 44 hautagaitzen aurretik Kultur Ondarearen altxor aukeratua izan baita gure Aste Nagusia'.

Premisa horreekaz, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Saileko teknikoek, Jaietako Batzordean sorburua daben ildoei jarraituz, proposamen sorta preparau dabe kalidadea, irisgarritasuna, dobakotasuna, bardintasuna eta interes orokorra ardatz hartuta.


Programazinoa

Musikea, Antzerkia, Txikigunea, Folklorea, Su Artifizialak... eta gehiago dira txupinerak bolanderea biztuko dauen momentuaren zain. Bolandera horrek emongo deutso hasierea datorren abuztuaren 15ean, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan, 2009ko Aste Nagusiari.

Musika eskaintzeari jagokonez, zeozer azpimarratzearren, Abandoibarran, lehenengo jaiegunean, Antton Valverde, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi), Niko Etxart... lako musikariek zabalduko dabe eszenatokia GU GIRA ikuskizunagaz. Abuztuaren 22an, barriz, 'Itoiz Suite' lanaren aurkezpen mundiala azpimarratu behar da.

Dana dala, La Oreja de Van Gogh, Arianna Puello, Raphael, We Are Standard, Zodiacs, Fangoria, The Waterboys, Miguel Rios eta Rosana, SKA-P, Zarama, The Cherry Boopers, La Excepcion, Despistaos, Los Secretos, Seiren edo Gatibu, su ikusgarriak, kale antzerkia, umore antzerkia Leo Bassiren azken lanagazn, bertoko Pop Rocka Bailen kalean, Los Puntos, Jeannette, Los Mitos edo Karina Pergolan, Erraldoien erakusketea Euskal Museoan, bilbainadak, Txikigunea, kaleko musika taldeak… dira zain dagozan 300 jai hitzorduetako batzuk.

Kantidade zein kalidade mailan penintsula iparraldeko dobako eskaintza ludiko garrantzitsuena dakar Bilboko Aste Nagusiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu