Laura Bugalhorentzat Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina, barriz, Arantza Quirogarentzat

Bizkaie! 2009-06-24 15:38

Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan zeozelan lagundu daben persona, alkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik, eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituenak agirian itxi eta, sinbolikoki bada be, zigortzea.

Dagoeneko tradizinoa da bagilaren 28aren harian, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina emotea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan zeozelan lagundu daben persona, alkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik, eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituenak agirian itxi eta, sinbolikoki bada be, zigortzea.


Aurtengo saridunak

- URREZKO HIRUKIA 2009:

LAURA BUGALHO, aktibista transexuala -Transgaliza kolektiboko fundatzailea- eta sindikalistea. Orain urte batzuk, etorkinen arazoez arduratzen da, euren eskubideen aldeko lanean. Joan dan maiatzaren 26an, polizia nazionalak atxilotu eban Santiago de Compostela-n, agiriak faltsutzea eta legez kanpoko inmigrazinoa erraztea ustezko delituen salaketapean, sexuari jagokon laukitxoan inplikautako persona etorkinek benetan sentiduten eben generoa marketeagaitik, euren jatorrizko sexu ofizial edo biologikoa kontuan hartu barik. Laura lan erdugarria egiten dago, paperik bako etorkinei aholkatu eta lagunduz. Bere lana bereziki zaindua da emakume transexual etorkinen kasuan, euretariko asko sexu-langileak diralarik. Hau guztia dala-eta, eta beraren atxiloketea gaitzesteko, Laura Bugalho alkartasuna jasoten ari da kolektibo askorengandik. 'Sari hau da topau dogun modurik onena gure alkartasuna eta gure babesa erakusteko'.


TRAPUZKO ESPARTINA 2008:

ARANTZA QUIROGA, Eusko Legebiltzarreko presidentea, PP eta Opus Dei-ko kidea. Katoliko amorratua eta familia tradizionalaren defendatzailea, bere izentapena jakin eta gitxira, jentaurrean adierazo eban Aita Santuagaz ados egoala preserbatiboen auzian ('Hiesaren arazoa ez da konpontzen kondoiak banatuz. Are gehiago, arazoa larriagotu egiten da'.) eta bera ez erabilteaz harro agertu zan. 'Agirikoa da adierazpen horreek ardurabakokeria eta osasun publikoaren kontrako erasoa dirala. Era berean, daukan karguagaitik, esaten dauen edozerk oihartzun hadia izango dauela kontuan harturik, eta PPkoek gauza guztien gainetik biziteko eskubidea aldarrikatzen dabela be kontuan harturik, uste dogu personok bizitza arriskuan ez jartearen alde egin beharko leukiela, eta ez alderantziz'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu