EHUk doktorego-ikasketak sustatzeko diru-laguntzen deialdiak plazaratu ditu

Bizkaie! 2009-06-09 10:32

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) mobikortasuna sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu dau, kalidade-aitamena daben doktoregoetako prestakuntza-aldia osotzen daben unibersidade-masterrak 2009/2010 ikasturtean egiten dituen personei zuzenduta.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) mobikortasuna sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu dau, kalidade-aitamena daben doktoregoetako prestakuntza-aldia osotzen daben unibersidade-masterrak 2009/2010 ikasturtean egiten dituen personei zuzenduta.

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, laguntzak urtean 3.000 eurokoak izango dira eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira eta 4.500 eurokoak, barriz, beste autonomia edo beste herrialde batzuetakoak badira. Laguntza honeek eska leikiez master osoan izena emon eta matrikuletan diran ikasleek.

EHUko web-orrian deialdiari buruzko informazinoa eta eskari-orriak eskura daitekez. Eskariak garagarrilaren 10era bitartean aurkeztu behar dira erregistro orokorretako batean (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako erretoreordetzetan) edo Graduondoko Ikasketen eta Etenbako Prestakuntzearen Atalean (Leioa-Erandio eremuan).

Deialdia doktore barriei be zuzenduta dago. Kasu honetan helburua da ikertzaileei kontratuak egitea, doktorego osteko deialdietan hobeto lehiatu daitezan. Honegaz, EHUk lan-kontratua izateko aukerea emon nahi deutse, euren ikerketa-jarduna eten ez daiten doktorego aurreko eta doktorego osteko etapen artean. Eskariak aurkezteko epea garagarrilaren 3an amaituko da.

Bestalde, EHUn dagozan Latinoamerikako ikasleentzako laguntzak eskatzeko epea be garagarrilaren 3an amaituko da. Kasu honetan helburua da EHUko unibersidade-master eta doktorego programetan matrikulauta dagozan Latinoamerikako ikasleei laguntzak emotea EHUra etorri ahal izan daitezan, tesi-zuzendariakaz eta doktoregaiakaz egon ahal izateko, holan doktore-tesia behar dan moduan egin eta defendidu daien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu