Autonomoak.net: alkarte eta autonomoei zuzendutako euskerazko aplikazino barria, doban
2009-06-08 11:54Lehenengo proiektuaren ondoren, Bilalan lan atari euskalduna, Autonomoak.net zerbitzu barria eskaintzen hasi da Euskalkidetza Kooperatibea. Zerbitzu hau autonomo eta antzeko funtzionamendu mailea daben enpresa txikietarako da, adibidez, ondasun erkidego edo soziedade zibiletarako, edota alkarteetarako be egokia izan daiteke.
Lehenengo proiektuaren ondoren, Bilalan lan atari euskalduna, Autonomoak.net zerbitzu barria eskaintzen hasi da Euskalkidetza Kooperatibea. Zerbitzu hau autonomo eta antzeko funtzionamendu mailea daben enpresa txikietarako da, adibidez, ondasun erkidego edo soziedade zibiletarako, edota alkarteetarako be egokia izan daiteke.
Autonomoak.net-en bidez kudeaketa ekonomikoa bidera daiteke erraz: diru-sarrerak, gastuak eta diruzaintza egoerea. Kontabilidadeaz ezer ez dakienentzat eginda dago eta. Erabilera maila bat baino gehiago dauka: autonomoak berak kudea leike dana, edo bakarrik fakturak egin eta ganerakoa bere aholkulari fiskalari itxi, bere pasahitza emonez; edota aholkulari fiskalak dana egin eta berak informazinoa ikusteko erabili.
Adibidez, diru-sarrerei jagokenez, Autonomoak.net-en bidez aurrekontuak, albaranak eta fakturak egiten dira. Prozesua erraz lan egiteko pentsauta dago eta aurrekontu bat modu automatikoan albaran bihur daiteke edo faktura zuzenean. Fakturak kodifikautako eremuen bidez osotzen dira edo testu libreko aukerea be eskaintzen da.
Gastuei jagokenez, BEZdun gastuak eta BEZ bakoak (nominak, zergak...) bereizten ditu. Eta hiruhilekoaren amaieran, Ogasunean pagau beharreko BEZak edo PFEZak ataratzen ditu programeak era automatikoan.
Diruzaintzan diru-sarreren eta gastuen kudeaketea egiten da: kobrautakoa, kobretako dagoana dagoana, pagautakoa, pagetako dagoana, ustiapen taulak, etab. Programeak mota guztietako zerrendak egiten ditu eta automatikoki excel fitxategietara esportetan ditu sartutako datu guztiak.
Zerbitzuaren abantaila nagusienetakoa gestoria bat daben autonomo eta erakundeentzat zubi bat eskaintzea da. Hau da, alderdi biek sarbidea izanik, ez da datu bialketarik egin behar euren artean eta gestoreak edozein momentutan autonomoak egindako sarrerak edo gastuak ikus leikez eta jagokon kudeaketea egin.
Diru kontuez gabilzanez edo hori oso informazino pribatua danez, gero datu guztiak kodifikauta dagoz eta, Autonomoak.net-en, administratzaileak erabiltzaileen alta eta bajak baino ezin ditu kudeatu.
Euskalkidetza kooperatibea arlo sozioekonomikoan dihardu, euskerea normalizetako proiektuak sustatzen. Azken urteotan www.bilalan.net ataria izan da gehien ezagutzen dan zerbitzuetako bat. Atari hau lana bilatzeko zein langile euskaldunak topetako tresna oso erabilia da. Une honetan izena emon daben 1.300 hautagai euskaldunen curriculumak dagoz Bilalanen. Erabiltzaileek bialdutako informazinoaren arabera, atari erabilgarria subertatu jake, hautagaiek euskeraz garatuko daben lana topetako balio izan deutsielako eta enpresek langile euskaldunak topetako bide egokia izan dalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!