Mendaroko Trinitateko baseleizea inaugurauko dabe domekan, zaharbarritzeko lanak amaitu ondoren

Bizkaie! 2009-06-05 15:45

Tontor baten gainean kokatua, 1105. urtean eregi eben eta Mendaro eta Araneko baseleizarik zaharrena da, Astigarribiako San Andresekoagaz batera. Historialariek dinoenez, Markinako jentea be joaten ei zan hara mezea entzutera, Zenarruzako eleizaz gan, inguruan ez egoalako beste eleizarik.

Hiru hilebeteko lanen ondoren, domekan inaugurauko da Mendaroko (Gipuzkoa) Trinitateko baseleizea, bertako jaiakaz bat eginez. Udal eta foru ordezkariak izango dira han, 11:00etan meza nagusiagaz hasiko dan ekitaldian. Mezearen ondoren, musika eskolako umeek emonaldi labur bat egingo dabe eta herri kirol saioa be izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazo dauenez, Mendaroko Trinitateko baseleizea goitik behera erabarritu dabe. Lanek 254.000 euroko aurrekontua izan dabe, eta horreetatik 160.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri ditu, hau da, aurrekontuaren % 60.

Tontor baten gainean kokatua, 1105. urtean eregi eben eta Mendaro eta Araneko baseleizarik zaharrena da, Astigarribiako San Andresekoagaz batera. Historialariek dinoenez, Markinako jentea be joaten ei zan hara mezea entzutera, Zenarruzako eleizaz gan, inguruan ez egoalako beste eleizarik.

Laukizuzen plantadun ermitea da Trinitatekoa eta teilatua, bi isuritakoa dauka. Ur bedeinkatuaren ontziaren alboan, 1663 datagaz egindako inskripzino bat dago eta janbatako batean zizelkatutako gurutze bat be ikus daiteke. Hormagintzea karezkoa da neurri handi batean, baina ertz borobilduak be ikus daitekez, eraikuntza garai desbardinen adierazgarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu