XL. Derioko Udako Euskal Ikastaroetan parte hartzeko matrikula epea zabalik

Bizkaie! 2009-06-01 12:52

Lehenago Labayrun ikasi ez daben ikasleak, sarrerako azterketea egin behar dabe hautagaien mailea zehazteko. Proba hori bagilaren 22an egingo da, Labayruren Boluetako egoitzan: Metroalde eraikina, Bolueta, Bilbo (metro geltokiaren ondoan).

Udako Ikastaroa izan da Labayru Ikastegiaren hazia, eta 1975ean hasi zanetik eten barik ekin deutso. 2009koari jagokonez, hainbat ikasketa mota eskainiko dira, beti be euskereagaz lotuta. Ikasgaiak ondokoak izango dira: alde batetik, alfabetatzeko mailak: euskaldun berbaldunak diranak idatziz trebatzeko; bestetik, EGA preparetako ikastaroa: Labayru Ikastegia EGA azterketa egiteko zentro homologatu bakarra da, eta azterketea bizkaieraz egiteko erea dauka gainera; azkenik, bizkaierako ikastaroak: euskeraz ikasi dauena, baina Bizkaiko eredura hurreratu gura dauenarentzat.


Ikastaroak

Udan ikastaro trinko bi egingo dira: bata bagilaren 15etik 27ra bitartean, 12 urtetik gorako gaztetxuentzat eta bestea bagilaren 29tik garagarrilaren 11ra bitartean. Ikastaro trinkoak izanik, eskolak goizez eta arratsaldez izango dira, baita zapatu goizetan be. Eskola orduak honeek izango dira: astegunetan: 9:00-14:00 / 16:00-18:00; zapatuetan: 9:00-13:00.


Sarrera-azterketea

Lehenago Labayrun ikasi ez daben ikasleak, sarrerako azterketea egin behar dabe hautagaien mailea zehazteko. Proba hori bagilaren 22an egingo da, Labayruren Boluetako egoitzan: Metroalde eraikina, Bolueta, Bilbo (metro geltokiaren ondoan).


Matrikulea

Matrikula bagilean egin behar da, hilaren lehenengotik ikastaroa hasi bitartean, Labayru Ikastegiaren Boluetako nahi Indautxuko egoitzan. Ohiko ikastaroaren prezioa 255 eurokoa da eta bereziena 360eurokoa.

Argibide gehiago gura izan ezkero begiratu www.labayru.org helbidean edo telefonoz deitu 946077210 zenbakira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu