Norman Foster, Arteen Asturiasko Printze Saria

Bizkaie! 2009-05-20 14:51

Foster jn.aren obra garrantsitsuenen artean, Bilboko Metroa, Alemaniako Parlamentuko eraikinaren kristalezko kupulea, Hong Kong eta Pekineko aireportuak eta Frankfurteko Commerzbank-en egoitza barria nabarmendu daitekez.

Norman Foster (Manchester, 1935) arkitektoari emon deutsie aurtengo Arteen Asturiasko Printze saria, Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez. 'Arteen Asturiasko Printze saria eskuratzeagaitik hunkituta nago. Ohore handia da eta diseinuari, bizitza kalidadea hobetzeko katalizadore bezela, egindako errekonozimendua da', esan dau arkitektuak.

Bost kontinentetako uriburuetan 300 obra baino gehiago ditu Norman Fosterrek eta egun munduan zehar, 1.000 bat profesionalez osotutako lantaldeko buru da.

Egindako lanaren onarpenaz gan, 50.000 euroko diru-saria dauka Asturiasko Printzeak. Gainera, Joan Mirok sortutako eskulturea, diploma bat eta ikur bat eskuratuko ditu irabazleak.

Norman Fosterrek sari garrantzitsuak irabazi izan ditu, besteak beste, Mies van der Rohe Saria (1990) eta Arkitekturako Pritzker Saria (1999).

Aurtengo Arteen Asturiasko Printze Saria jasoteko egozan 26 hautagaien artean, Vanessa Redgrave aktorea, Carlos Saura zinemagilea eta Joan Manuel Serrat kantautorea azpimarra daitekez baina, azkenean, mundu osoan ezaguna dan arkitektoak jaso dau. Foster jn.aren obra garrantsitsuenen artean, Bilboko Metroa, Alemaniako Parlamentuko eraikinaren kristalezko kupulea, Hong Kong eta Pekineko aireportuak eta Frankfurteko Commerzbank-en egoitza barria nabarmendu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu