Getxoko Liburu Azoka Solidarioan batzen dan dirua Saharako lankidetza-proiektu batean erabiliko da
2009-05-20 14:08Udal liburu bildumara pasetan ez diran hainbat liburu interesgarriak izan daitekez publikoarentzat eta, hori dala eta, udal liburutegiek saltzea erabagi eben, Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleakaz batera. Holan sortu zan Bigarren Eskuko Liburu Azokea.
Getxoko (Bizkaia) Bigarren Eskuko Liburu Azokearen laugarren edizinoa bihar, maiatzak 21, hasiko da Algortako Geltokia plazan, Getxoko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta. Bertan, domekara bitartean, bisitariek hainbat gairi buruzko liburuak erosteko aukerea izango dabe. Salmentan jarriko diran liburu gehienak partikularrek liburutegiei emondakoak dira, eta batutako dirua Saharako lankidetza-proiektu batean erabiliko da.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, liburuek prezio sinbolikoak izango ditue (euro batean hasita) eta, ohi bezela, batutako dirua lankidetza-proiektu solidario batean erabiliko da. Azokea 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik; domekan goizez baino ez da zabalduko. Sarrerea doakoa izango da.
Aurten 12.000 bat liburu salduko dira, Getxoko udal liburutegiei emondakoak. Horreek guztiak banan-banan aztertzen dira, liburutegietako bildumarako zeintzuk izan daitekezan aproposak zehazteko.
Udal liburu bildumara pasetan ez diran hainbat liburu interesgarriak izan daitekez publikoarentzat eta, hori dala eta, udal liburutegiek saltzea erabagi eben, Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleakaz batera. Holan sortu zan Bigarren Eskuko Liburu Azokea; aurreko ekitaldian 9.000 bat liburu saldu ziran bertan eta herritarren onarpen zabala izan eban.
Esandako moduan, liburuen salmentearen bidez batutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da eta aurten ATFAL-Getxo Pro Sahara GKEari emongo jako, Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetan elbarrientzako hezkuntza proiektu bat garatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!