Badator V. Mundumira, Munduko Kulturen Jaia

Bizkaie! 2009-05-20 12:00
Eskoriatzan aurten, maiatzaren 22, 23 eta 24an

'Mundumira, beste ezeren gainetik, munduko aniztasunaren ospakizuna da, kultura eta etnia askoren arteko topagunea, izan be, ganerakoen ekarpenek aberatsagoa egiten dabe gure unibersoa. Horregaitik, hain zuzen, gure musika, jantza, antzerki eta ohiturakaz batera, munduko hamaika bazterretatik etorritakoak agertuko jakuz'.

Munduko Kulturen Jaiak bosgarren urratsa egingo dau aurten. Arrasaten, Oñatin, Aretxabaletan eta Bergaran egon eta gero, edizino honetan Eskoriatzak besoak zabalik hartuko gaitu. Bost urte bete dira, beraz, Euskal Herria aldizkariak eta Debagoieneko Mankomunidadeak topagune hau abiarazo ebenetik; horixe baita Munduko Kulturen Jaia, kulturearen eta naturearen lagunen hitzordua, gure herria zeharkatzen daben bidaiariakaz nahiz urrutiko lurraldeetan barrena dabilzanakaz alkartzeko abagunea. Bost urte emonkor izan dira, begi bistakoa baita bitarte horretan jaia sendotu egin dala, udabarriko egutegian gorriz markautako astegoiena bilakatu arte.

'Mundumira, beste ezeren gainetik, munduko aniztasunaren ospakizuna da, kultura eta etnia askoren arteko topagunea, izan be, ganerakoen ekarpenek aberatsagoa egiten dabe gure unibersoa. Horregaitik, hain zuzen, gure musika, jantza, antzerki eta ohiturakaz batera, munduko hamaika bazterretatik etorritakoak agertuko jakuz. Bizitza ulertzeko modu asko ekarriko deuskuez kultur agerraldi guzti horreek'.

Musikea, kale animazinoa, naturea eta gastronomia Mundumirako lau zutoin dira. Jai egitarauak aukera sorta zabala dakar astegoien honetan bizikletan edo mendian ibilteko, Debagoiena bailarea ezagutzeko, munduko musikez eta ikuskizunez gozetako eta jaki exotikoak probetako. Jaiaren bosgarren zutoina Foro Solidarioa da. Mundumirak kamiseta barria jarri dau salgai. Salmentaren diruak munduan zehar garapen proiektuak sustatzeko bideratuko dira. Proiektu horreek Debagoienean sortutakoak izango dira.


Egitaraua zein informazino gehiago jasoteko klik egin ondoko loturetan:

Mundumira Egitaraua
Turismo Debagoiena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu