Arriaga Antzokiak eta BBK-k lankidetza-hitzarmena sinatu dabe kultur programazino egonkorra eskaintzeko

Bizkaie! 2009-05-12 12:43

BBK eta Arriaga Antzokiari esker, Kale Nagusiko 19-21eko BBK Sala arte eszenikoei, jantzeari eta musikeari zuzendutako espazio barri bilakatuko da, eta, berenberegi, kontuan izango dira Euskadiko formatu txikiko eta ertaineko konpainiak eta jantza, musika eta forma eszeniko barrietako euskal profesionalak.

Arriaga Antzokiak eta BBK-k sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, bi erakundeen arteko lankidetzea indartzeaz gan, Bilboko kultur eskaintzea gehituko da. Akordio horri esker, Arriaga Antzokiak antzerki, musika eta jantza ikuskizunak antolatuko ditu egun BBK-rena dan BBK Salan (Gran Vía zinema zaharra). Bilboko Gran Vía 19-21ean dagoan espazio barrian, musika, antzerkia eta jantzako formatu txikiko eta ertaineko ikuskizunak eta azken jokera eszenikoak eskainiko dira.

Ibone Bengoetxeak, Arriaga Antzokiko buruak eta Gorka Martinez, BBK Fundazinoko zuzendariak, Bilboko Antzokian gaur sinatu dabe hasiera batean 3 urterako izango dan lankidetza-hitzarmena.

Bi erakundeen helburua izango da kultur jarduerak sustatzea 'Aldiriak / Cercanías' programearen bidez. Programea urtero egingo da, urtarrila, zezeila eta martian, eta, denporaldi horretan, formatu txikiko eta ertaineko eta abangoardiako 5 ikuskizun eskainiko dira BBK Salan.

BBK eta Arriaga Antzokiari esker, Kale Nagusiko 19-21eko BBK Sala arte eszenikoei, jantzeari eta musikeari zuzendutako espazio barri bilakatuko da, eta, berenberegi, kontuan izango dira Euskadiko formatu txikiko eta ertaineko konpainiak eta jantza, musika eta forma eszeniko barrietako euskal profesionalak.

'Aldiriak / Cercanías' programearen barruan, akordioaren arabera, Arriaga Antzokiak ondorengoak antolatuko ditu: errezitaldiak eta formatu txiki eta ertaineko musika, jantza eta antzerki jarduerak, jarduera didaktikoak eta norberaren produkzinoak eta konpainia publiko eta pribatuakaz batera egindako produkzinoak.

Arriaga Antzokia honezkero planifiketan ari da datorren urtearen hasieran egingo dan kultur ekimen barri honen lehen edizinoan eskainiko diran ikuskizunak.

Hitzarmen horren bidez, laster bizi barria izango dauen BBK Salan jarduera kulturalen eta sozialen inguruko programa egonkorra eskaintzeko helburua beteko dau BBK-k.

Gainera, sinatu barri daben akordioari esker, Bilbao Bizkaia Kutxa Arriaga Antzokiaren Babesle Berezi bihurtuko da, BBK-k orain arte babesle moduan antzokiari emoten eutson zenbateko ekonomikoa nabarmen gehituko dauelako. Hitzarmenaren arabera, aretoaren kudeaketan, bi instituzinoen artean banatuko ditue gastuak eta sarrerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu