Unibersidade-ikasleen ia erdia gizarte-zientzietan eta zuzenbidean matrikulau zan 2007-2008 ikasturtean EAEn

Bizkaie! 2009-03-26 14:23

Joan dan ikasturtean, 65.101 ikasle matrikulau ziran guztira EAEko unibersidadeetan, eta euren arteko % 47 arlo sozial eta juridikoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko ikastaroaren aldean, matrikulazinoak % 2 gitxiago izan ziran, azken 13 urteetako jokereari eutsiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsidade-ikasleen ia erdia gizarte-zientzietan eta zuzenbidean matrikulau zan 2007-2008 ikasturtean, eta arlo guztietan emakumeak gehiago izan ziran, irakaskuntza teknikoetan izan ezik, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak jakinarazo dauenez.

Kontuak kontu, joan dan ikasturtean, 65.101 ikasle matrikulau ziran guztira EAEko unibersidadeetan, eta euren arteko % 47 arlo sozial eta juridikoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko ikastaroaren aldean, matrikulazinoak % 2 gitxiago izan ziran, azken 13 urteetako jokereari eutsiz. Lurraldez lurralde, matrikulautako guztien % 55 Bizkaian aritu ziran, % 31 Gipuzkoan eta % 14 Araban.

Matrikulautakoen % 55 emakumezkoak izan ziran, hau da, joan dan ikasturteko portzentajearen antzera. Zentroen titulartasunari dagokionean, ikasleen % 78 publikoetan matrikulau ziran.

Zehatz esateko, 30.790 ikaslek egin zituen arlo sozial eta juridikoko ikasketak, eta hori matrikulazino guztien % 47 da. Bigarren, 20.346 ikaslek (% 31k) Ikasketa Teknikoak aukeratu zituen, eta Giza Zientzietan 6.106 matrikulau ziran.

Emakumeek presentzia nabarmena izan eben ia adar guztietan, % 63 ziralarik, batez beste, zientzia sozial eta juridikoetan, esperimental eta giza zientzietan. Osasun arloan emakumeak gehiago izan ziran, hamar matrikulaziotik zortzi. Salbuespena irakaskuntza teknikoak dira, nonbait erakargarriagoak jakez gizonei, emakumeak % 30 izanik.

Bestalde, 2007-08 ikasturtean 12.489 ikaslek amaitu zituen unibersidade-ikasketak, eta horreetako % 58 emakumeak izan ziran.

Ikasketa motaren arabera, 4.175ek lizentziaturaren bat lortu eben (% 39k); ondoren diplomaturak datoz, 3.066 (% 29) eta arkitekturak eta injinerutzak, bai goi-mailakoak, bai teknikoak: 1.703 eta 1.681, (% 16).

Graduatu ondokoetan, 1.561 ikaslek hirugarren zikloa (ikertzeko nahikotasuna) amaitu eben, doktoretza egiteko gaituz; 313k master ofizialen bat amaitu eben, eta 303k doktoretza.

Hona hemen graduau gehien izandako titulazinoak: irakasle eskola (1.366), industri injinerutza teknikoa (874), enpresa-administrazinoa eta zuzendaritza (790), enpresa-zientziak (596) eta industri injinerutzea (447).

Bestalde, EAEko unibersidadeetan, 2007-2008 ikasturtean, 7.628 lagunek lan egin eben, aurrekoan baino % 5 gehiagok. Horreetatik % 45, 3.449, emakumeak.

Azkenik, 5.592 irakaslek osotu eben plantila, aurreko urtean baino % 5,4 gehiagok. Hamar irakasletatik lau emakumeak ziran, eta ez-irakasleak, 2.039 persona izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu