Eudelek udal agintariei zuzendutako 'Barnetegi Teknologikoa' egin dau

Bizkaie! 2009-03-25 11:10

Helburua udaletako 12 karguduni Interneten eta teknologia barrien ganeko preparazinoa eskaintzea izan da, horretarako dispositibo teknologikoak erabilita. Barnetegia Zeanuriko Etxegana Hotelean egin da.

Eudel Euskal Udalen Alkarteak, Eusko Jaurlaritzeagaz batera, lehenengo 'Barnetegi Teknologikoa' egin dau. Helburua udaletako 12 karguduni Interneten eta teknologia barrien ganeko preparazinoa eskaintzea izan da, horretarako dispositibo teknologikoak erabilita. Barnetegia Zeanuriko Etxegana Hotelean egin da.

Barnetegi teknologikoaren helburua Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak (IKT) erabilten irakastea da baina, batez be, udaletan erabagirik garrantzitsuenak hartzen dituenek IKT horreek ulertzea eta egunero erabilteko tresna moduan aintzat hartzea, udalerriaren etorkizunerako, kudeaketa eta efizientzia hobetzen laguntzen dabelako. Profesionalen laguntzinoagaz, agintariek hainbat tresna erabilten ikasi dabe, ordenagailuan, telefonoan, dispositiboetan eta abar.

Barnetegi teknologikoa hainbat saiotan egin da. Horreetako bat afalostean izan da; horregaitik, gaua bertan pasatu behar izan dabe.

Edukiak gaika egituratuta egon dira, proiektu desbardinak diralako. Hamar eta hogeta bost minutu bitarteko iraupena izan dabe eta alkarregaz lotutako edukiak ditue, ariketa eta guzti. Lan praktikoa trebatzaileek gidatu dabe.

Gainera, beste eduki batzuk lan praktikorik barik landu dira: Creative Commons, kanon digitala, Interneteko praktika seguruak, seguridadea, postaren helbide aurreratua, Euskalbar, Google Desktop edota TDT programazinoa.

Eudelek 'barnetegi' eredua aukeratu dau: 'atentzinoa eta denporea trinkotzeko aukerea emoten dauelako, ezagutzak arin eta erraz barneratzeko. Ikasleak egunerokotasunetik urruntzen dira, helburu berak dituen beste batzukaz dagoz eta helburu horretara bideratutako esperientzia bat da', azaldu dabe Eudeletik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu