'Euskadiko gazteak lankidetzan' programan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2009-03-16 13:05

Eusko Jaurlaritzeak Amerikan, Afrikan eta Asian bultzatzen dituan lankidetza-proiektu desbardinetan, danetara 20 eta 30 urte bitarteko ehun gaztek parte hartuko dabe aurten. 'Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2009' programan parte hartzeko epea apirilaren 7ra arte egongo da zabalik www.gazteaukera.euskadi.net webgunearen 'Lankidetza' atalean edota Eusko Jaurlaritzearen Gasteiz, Bilbo eta Donostiako egoitzetan.

Kultura Saileko Gazteri Zuzendaritzeak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzeak alkarregaz sustatzen daben lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduaren garapen ekintzetan parte hartzea da eta, horretarako, euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asian egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe, Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez.

Proiektuak garagarrila eta urria bitartean egingo dira. Partaideek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko dabe deialdia egin dan urteko urtarrilaren 1aren aurretik edota Gernikako Estatutuko 7. artikuluan arautzen danaren araberako EAEko herritarraren izaera politikoa izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu