472 lan aurkeztu dira X. Umore Azoka – Leioako Umorearen Kale Artisten Azokara

Bizkaie! 2009-03-13 10:46   Kulturea

Umore Azoka — Leioako Umorearen Kale Artisten Azokeak bere hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21, 22, 23 eta 24an. Edizino barri honetarako, azokeak 472 proiektu jaso ditu, pasa dan urteko kopurua handituz.

Umore Azoka – Leioako Umorearen Kale Artisten Azokeak bere hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21, 22, 23 eta 24an. Edizino barri honetarako, azokeak 472 proiektu jaso ditu, pasa dan urteko kopurua handituz. Ikuskizun horreetatik, 30 Euskal Herritik heldu dira, 256 Estadu espainoletik eta 186 atzerritik. Guztietatik 48 konpainia izango dira, kaleak antzerkiz eta umorez beteko dituenak aitatutako lau egunetan.

Umore Azoka – Leioako Umorearen Kale Artisten Azokea Arte Eszenikoen hitzordua be bada. Lau egunez, Leioak aukera parebakoa eskaintzen dau konpainiak, banatzaileak, programatzaileak, prentsa eta ikuslegoa batu eta antzerkiaz gozetako. Harremanak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako aukera ezin hobea; Umore Azokan antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko eztabaida lekua.

Kale antzerkia ardatz dauela, Umore Azokeak urtero Euskadiko, estaduko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak aurkeztu izan ditu, obra ugari estreinatuz, eta aldi berean artista barriei euren lanak erakusteko aukerea emonez; honi esker, hau da, beteranotasunaren eta gaztetasunaren buzterketearen ondorioz Umore Azokearen freskotasunak dirau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu