Zinema mutua umeakandik hur Bilbon

Bizkaie! 2008-12-22 13:32

Bilboko Udalak eta FAS zine-klubak zinemaren magia publiko gazteenari hurreratzeko ekimen bat eskainiko dabe bihar, abenduak 23, 'Zinez jositako jantziak' izenburupean. Ekimen horretan, 6 eta 10 urte bitarteko 330 ikaslek XX. mende hasierako zinema mutuaz gozauko dabe Indautxuko El Carmen aretoan.

Bilboko Udalak eta FAS zine-klubak zinemaren magia publiko gazteenari hurreratzeko ekimen bat eskainiko dabe bihar, abenduak 23, 'Zinez jositako jantziak' izenburupean. Ekimen horretan, 6 eta 10 urte bitarteko 330 ikaslek zinemak istorioak zabaltzeko dauen botereaz jaubetuko dira ipuin klasikoen zinemarako moldaketen bitartez. Horretarako, XX. mende hasierako zinema mutuko zuzendari ospetsua izan zan Segundo de Chomonen zenbait altxor emongo dira.

Antolatzaileek azaldu dabenez, 'Zinez jositako ipuinak' ekimenean bost ipuin klasikoren zinema-moldaketak egingo dira, arabiar eta europar literaturaren ipuin klasikoetan oinarrituta dagozanak, berbarako, 'Botadun katua', 'Aladino eta kriseilu miragarria', 'Ali Baba eta 40 lapurrak', 'Loti Ederra' eta 'Erpurutxo'. Horreek guztiak ezagunak ditue umeek.

Emonaldiak, dibulgazinozkoak izateaz gan, dibertigarriak be izango dira. Horretarako, kontaketek solaskide bikaina izango dabe. Umeena lako publiko hain zorrotza zinema mutura erakartea ez dala erraza kontuan izanda, ipuin-kontalari batek umeek pantaila handian ikusteko aukerea izango daben kontaketak kontauko ditu.

Sortuko dan zinematografia-atmosfera horretan musikarako lekua be izango da: kasu horretarako berenberegi sortutako melodiak eta akordeak, irudiakaz eta ipuin-kontalariaren zuzeneko narrazinoakaz nahastauko diranak.

Emonaldia ordu bi ingurukoa izango da eta bihar eguerdian izango da, 12:00etatik aurrera, Indautxuko El Carmen aretoan. Sarrera librea eta dobakoa da leku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu