Lekeitiok Mikel Laboa izeneko kalea izango dau

Bizkaie! 2008-12-19 10:19

Jose Maria Kazalis Lekeitioko alkatea orain dala hilabete batzuk jarri zan kontaktuan Laboaren ingurukoakaz, erabagia jakinarazoteko. Halanda be, Laboak ez ekian ezer, Lekeitioko Udalak ezusteko omenaldia eskaini gura eutsolako.

Lekeitiok herriko kaleetako bat eskainiko deutso pasa dan abenduaren 1ean hil zan Mikel Laboa kantautore donostiarrari.

Jose Maria Kazalis Lekeitioko alkatea orain dala hilabete batzuk jarri zan kontaktuan Laboaren ingurukoakaz, erabagia jakinarazoteko. Halanda be, Laboak ez ekian ezer, Lekeitioko Udalak ezusteko omenaldia eskaini gura eutsolako.

Horrela, Kazalisek tristuraz esan dau Mikel Laboak ez dauela aukerarik izan bere izena Lekeitiko kaleetako batean idatzita ikusteko.

Lekeitioko alkatearentzat, Laboa 'oso garrantzitsua izan da euskal kulturearentzat', eta 'Lekeitiogaz eta euskereagaz lotura berezia' eukala nabarmendu dau. 'Laboak asko egin dau euskera lekeitiarraren sonoridadearen sustapenerako eta kontserbazinorako. Izan be, Mikel Laboak gure herrian aurkeztu eban 'Lekeitio' deituriko bere azken diskoa', azpimarratu dau.

Disko horren aurkezpenaren harira sortu zan Lekeitioko kale bati bere izena jarteko ideia, herriari, lekeitiarrei eta euskereari eukotsen maitasuna eskertzeko, Kazalisek azaldu dauenez.

Mikel Laboa deituko dan kalea Carlos Solano kaleagazko paraleloa dan kale barri bat izango da. Garapen fasean dagoan kale honek San Andres eta San Antolin auzoak lotuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu