Richard Lesterrek jaso dau Zinebiren 50 edizinoko Ohorezko Mikeldia

Bizkaie! 2008-12-01 14:57

Askorentzat bideokliparen aita da iparramerikarra, eta Rossy de Palmak eta Gorka Aginagaldek aurkeztutako amaiera ekitaldian jaso dau ohorezko saria 'Help!', 'Robin and Marian', 'Superman II eta III' zein 'Los Tres Mosqueteros' eta film honen ondorengoen egile dan zinemagileak.

Askorentzat bideokliparen aita da iparramerikarra, eta Rossy de Palmak eta Gorka Aginagaldek aurkeztutako amaiera ekitaldian jaso dau ohorezko saria 'Help!', 'Robin and Marian', 'Superman II eta III' zein 'Los Tres Mosqueteros' eta film honen ondorengoen egile dan zinemagileak.

1960an guztiz ezezaguna zen zinemagile ingeles gazte bat Bilbora etorri zen The Running Jumping & Standing Still Film izenburuko film laburragaz. Zinemaldiaren Nazinoarteko Epaimahaiak Zilarrezko Mikeldia emon eutson Laburmetraia Onenari 'asmakizunerako aberastasun eta umorismo osasungarriagaitik'. Hamar urte geroago, eta hazten ari zan nazinoarteko ibilbide bategaz, festibalaren hamabigarren edizinoko Nazinoarteko Epaimahaiburu izateko itzuli zan Bilbora.


Ganerako sariak

- Bilboko Zinemaldiko Sari Nagusia: Caroline Deruas frantziarraren'Le Feu, Le Sanf, Les Étoiles'
- Espainiako Zinearen Sari Nagusia: Sergi Agustiren' One Goal'.
- Euskal Zinearen Sari Nagusia: Jon Garañoren 'FGM'.
- Urrezko Mikeldia Animazinoan: Fabrice Le Nezet, François Roisin eta Jules Janaud frantziarren 'DIX'.
- Zilarrezko Mikeldia Animazinoan: Johannes Nyholm suediarraren 'Sagan Om Den Lille Dockpojken'.
- Urrezko Mikeldia Dokumentalean: Sebastian Mez alemaniarraren 'Clean-Up'.
- Zilarrezko Mikeldia Dokumentalean: Mike Rolloren 'Ghosts and gravel roads'
- Urrezko Mikeldia Fikzinoan: Juanita Wilson irlandarraren 'The Door'.
- Zilarrezko Mikeldia Fikzinona: Rolf Van Eijk holandarraren 'Hemel Boven Holland'.
- Amerika Latinoko Film Onenarentzako Zilarrezko Karabela: 'Tierra roja' (Kuba-Suitza).
- SGAEren eta Euskal Herriko Gidoilarien Alkarte Profesionalaren Saria Euskal Gidoirik Onenarentzat: Gregorio Muro eta Raúl Lópezen 'Tras los visillos'.

Zinebi'50

Honakoak dira 50. edizinko zifrak: 2849 filmek emon dabe izena, igaz baino 201 gehiago. 85 herrialdeetatik bialdutako lanak dira, igazko edizinoan baino 10 herrialde gehiagotatik. Guztien artean 80 proposatu ditu Aukeraketa Batzordeak Nazinoarteko Lehiaketarako eta gehienak lehenegoz erakutsiko dira Espainian. Lehiatu diranen artean 18 espainiarrak izan dira, eta 18 horreen artean 8 euskaldunak.

Lehiaketarako aukeratutako 80 filmen generoei dagokienean, Zinemaldiaren araudian ezarritako hiru sailkapenen arabera (fikzinoa, dokumentala eta animazinoa), 51 fikzinozkoak izan dira, 11 dokumental eta 18 animazinozkoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu