Koblakari topaketeak 400 malabarista eta zirku artista batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2008-12-01 14:33

Zirkua eta kale-antzerkia gustetan jakenentzako ezinbesteko hitzordua dago Bilbon, zemendiaren 29tik abenduaren 8ra arte, Koblakari 2008 VII. Malabarista eta Zirku Artisten Topaketan. Danetara, Euskal Herria, Espainia, Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 400 artista inguru izango dira Bilbon egunotan.

Edade guztietako ikusleentzako antolatu dira kale-antzerkiak, zinema-zikloak, profesionalentzako mintegiak eta zaletuentzako tailerrak. Topaketea Koblakari Bizkaiko Malabaristen Alkarteak antolatu dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailagaz batera, eta Bilboko Errekalde auzoa izango dau eszenatokitzat.

Zirkuko arteak bilbotarrei hurreratu eta Bilbo zirkuari eta kultureari lotutako uritzat sustatzeko asmoz, Koblakari topaketeak jardueren eskaintza ezin zabalagoa preparau dau, antolatzaileek adierazo dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu