Munduko kultura-errealidadeak aztergai Bilbon

Bizkaie! 2008-11-20 17:45

Egindako bidea besteakaz konpartiduteko asmoz, Kulturearen Euskal Behatokiak Nazinoarteko Kultura Behatokien II. Lan-jardunaldiak antolatu ditu zemendiaren 24an eta 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan izango Quebec, Frantzia, Piamonte, Katalunia, Galizia eta Euskadiko behatokietako ordezkariak.

Egindako bidea besteakaz konpartiduteko asmoz, Kulturearen Euskal Behatokiak Nazinoarteko Kultura Behatokien II. Lan-jardunaldiak antolatu ditu zemendiaren 24an eta 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Egungo kultur politiken eztabaida nagusien ganeko ezagutzea konpartidutea eta ezagutza barriak sortzea dira jardunaldion helburua eta bertan izango Quebec, Frantzia, Piamonte, Katalunia, Galizia eta Euskadiko behatokietako ordezkariak.

Kulturearen Euskal Behatokitik adierazo dabenez, kultura-errealidadearen behaketearen erronken eta traben urtenbideek eta behatoki bakotxaren ikuspegiak ezaugarri bereziak ditue eta, seguruenik, baliagarriak izan daitekez beste behatokientzat.

Behatoki eta erakunde honeek izango dira Bilbon:
Observatoire de la culture et des communications du Quebec (Quebec); Departement des etudes, de la prospective et des statistiques (DEPS, Frantzia); Osservatorio culturale del Piemonte (Piamonte); Kataluniako Generalitateko Kultura Saila; eta Galiziako Xuntako Kultura eta Kirol Saila.

Kulturearen Euskal Behatokiaren funtzinoa, besteak beste, euskal kulturearen informazio-sistemea eratzea da, hartu-emonetan eta lankidetzan oinarritutako planteamentu batetik abiatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu