Bilbao Basket Fundazinoak eta Ipar Kutxak kirolaren balore positiboak sustatzen dituan komiki bat argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-11-11 16:46

Bilbao Basket Fundazinoak eta Ipar Kutxak eskolarteko populazinoari zuzendutako argitalpen bat aurkeztu dau gaur Bilbon. Danetara, 24 orrialde dituan komiki formatuan kaleratutako argitalpen honek, lehia kirolean zein egunerokotasunean praktikan jarteko balore positiboak sustatzen ditu.

Bilbao Basket Fundazinoak eta Ipar Kutxak eskolarteko populazinoari zuzendutako argitalpen bat aurkeztu dau gaur Bilbon. Danetara, 24 orrialde dituan komiki formatuan kaleratutako argitalpen honek, lehia kirolean zein egunerokotasunean praktikan jarteko balore positiboak sustatzen ditu. Ipar Kutxa, ekimenaren babesle dan finantzar erakundearen egoitzan izan da aurkezpena, bere zuzendari nagusi Carlos Osés, Bilbao Basketeko Presidente Jon Arrinda, taldeko entrenatzaile Txus Vidorreta eta taldeko jokalari Javi Salgado bertan zirala.

Kirol hau egiten daben eskolume eta saskibaloizalea dan familia bat dira historiaren protagonista. Erantzunkizuna, konpromisoa, lana, errespetua, ahalegina, eta kiroltasuna lako kontzeptuak azpimarratu gura dira bilbotar taldeko jokalarien eta teknikarien karikaturez osotzen dan argitalpen honen binetatan.

Euskeraz eta gaztelaniaz kaleratu dan 24 orrialdeko koloretako argitalpena da eta Fundazinoko presidente Jon Arrindaren mezua jasoten da bertan, denborapasa eta Bilbao Basketeko jokalari eta teknikarien karikatura eta sinaduren bildumako orrialdeez gan. Lehen argitalpen kopurua 10.000 aletakoa izan da.

'Bilbao Basket Eguna' komikia El Correo egunkariagaz batera salduko da zemendiaren 22an, 2 euroan. Edozelan be, Bilbao Basket Zonan eta Bizkaiko Ipar Kutxaren bulegoetan be eskuratu ahal izango da.

Ipar Kutxak estadu mailan punta-puntako saskibaloi kirolean lehiatzen dan euskal taldeari bere babesa emoteaz gan, ekimen honegaz, kirolari baten preparazinoa persona moduan hezitua izatearen ideiagaz estu lotua dagoala zabaldu gura dau. Holako ekimenakaz, Bilbao Basket Fundazinoak sorreran, 2006 urtean, zituan helburuakaz egun dauen lotura eta konpromiso sozialagazko hartu-emonak azpimarratu gura ditu, baloreen heziketeagazko hartu-emonak, Ipar Kutxak bere jarduera arloan be sustatu nahi dituan baloreak.

Kirolaren arloan, erakundea herri kirolari lotuta egon da aspaldidanik, eta azken urteotan esparru honetako presentzia handitzeko hartu dauen erabagiari jarraituz, Bilbon jokatzen diran herri lasterketa eta kirol ekitaldi nagusietako batzuk babesten ditu, besteak beste, Nazinoarteko Maratoia, Maratoi-Erdia, Areeta-Bilbo Lasterketea edota Itsasadarreko Piragua-Zeharkaldiak; ekitaldi herrikoiak guzti-guztiak, eta partaidetza kopuru ederrak lortu ohi dituenak. Gainera, urtarriletik, Ipar Kutxa Athletic Club Fundazinoko kide eta Bigarren Mailako Eskuz-Eskuko Pilota-Txapelketako babesle bihurtu da, eta triatloiaren alorrean babesa emoten deutse Virginia Berasategi eta Mikel Elgezabal kirolari profesionalei.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu