Eskualdeko kultur zirkuitua antolatu dabe Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean
2008-10-14 15:37Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu euskera alkarteek eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dabe datozen asteotarako.
Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu euskera alkarteek eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dabe datozen asteotarako.
Ekimenaren helburu nagusia euskerearen erabilerea sustatzea da. Formatu txikiko baina kalidade handiko kultur ekitaldiak antolatuz, hiru helburu ditu zirkuituak: euskerazko kultur eskaintzea aberastea, euskerazko kultureaz gozetako ohiturea sortzea eta, azkenik, kulturgileen sorkuntzea sustatzea.
Topagunearen Kultur Errota formatu handiko kultur eskaintzeaz gan, eskualde zirkuituak be antolatzen dira. Hur dagozan euskera alkarteen kultur programazinoa koordinauta, eskaintza bateratua lortzen da, emonaldiak alkarren aberasgarri izan daitezan.
Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko zirkuituari jagokonez, bost emonaldik osotuko dabe, mueta guztietako publiko eta gustuak beteteko modukoak. Lakrikun, Bikoteatroa eta Ander Lipusen antzerki taldeak, Zu Kantari eta Koldo Amestoy ipuin kontalaria izango dira protagonista urriaren 17an hasi eta zemendiaren 10ean amaituko dan zirkuituan.
Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 88 Euskera Alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, ume eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, lekuko komunikabideak, mintzapraktikea, entidadeak euskalduntzea eta sentiberatzea...
Hona hemen egitaraua:
Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko kultur zirkuitua
|
|||||
ALKARTEA |
KULTURGILEA |
IKUSKIZUNA |
EGUNA |
ORDUA |
LEKUA
|
Harribola |
Lakrikun A. T |
Greban gaude |
Urriak 17 |
19:30 |
Portugaleteko Azokan
|
Bai Esan |
Bikoteatroa |
Euskera sencilloaren manifiestoa |
Urriak 22 |
20:00 |
Santurtziko Kresala aretoan
|
Berbots |
Zu Kantari |
Kantu afaria |
Urriak 31 |
22:00 |
‘ La Estrella’ jatetxean
|
Bizarra Lepoan |
Koldo Amestoy |
Biderdi |
Zemendiak 6 |
18:00 |
Geroa
|
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!