Bilboren historian zeharreko ibilaldia egin dau Maria Jesus Cava historialariak bere liburu barrian

Bizkaie! 2008-10-03 16:41

Liburuan, Bilboko historia kontetan dau Maria Jesus Cavak, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte, iraganetik irauten daben aztarnak begiratzeko uri ibilbide metaforiko batean, Deustuko Unibersidadeko iturriek adierazo dabenez.

Maria Jesus Cava historialari bilbotarrak 'Un paseo por la historia de Bilbao' bere azken lana aurkeztuko dau datorren astelehenean, urriak 6, Deustuko Unibersidadean.

Deustuko Unibersidadeko Filosofia eta Letren Fakultadeko Historia Saileko katedradun eta zuzendaria dan Cavak, unibersidadeko Argitalpenen zuzendari Javier Torres izango dau lagun argitalpen barriari buruzko zehetasunak emoteko.

Liburuan, Bilboko historia kontetan dau Maria Jesus Cavak, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte, iraganetik irauten daben aztarnak begiratzeko uri ibilbide metaforiko batean, Deustuko Unibersidadeko iturriek adierazo dabenez.

Batxilergoko katedradun numerarioa izateaz gan, Maria Jesus Cavak Erasmus programea (Historia) eta Cliohnet eta Cliohres sareak koordinetan ditu eta Ikerketa Batzordeko eta Argitalpen Batzordeko kidea da. Bere lanek historiografian bi ikuspegi osogarriakazko dauen interesa erakusten dabe: nazinoarteko historiagazkoa eta tokiko historiagazkoa.

Hogei lan baino gehiago ditu argitaratuta, liburu, aldizkako argitalpen espezializatu eta egunkarietan. Azpimarratzekoa da Bilboko historia zabaltzeko egiten ari dan ahalegina, izan be, holan erakusten dau 'Bilbao' aldizkarirako egiten dituan lanetan.

Era berean, Bilboko Udalaren Ondare Batzordeko kidea eta RSBAPeko bazkidea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu