Bilboko Arte Eder Museoak ate edegien jardunaldi bategaz ospatuko dau domekan bere mendeurrena

Bizkaie! 2008-10-03 16:16

Bilboko Arte Eder Museoak ehun urte bete ditu eta ate edegien jardunaldi bategaz ospatuko dau domeka honetan, urriaren 5ean. Sarrerea dobanekoa izango da egun osoan zehar, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak arte.

Bilboko Arte Eder Museoak ehun urte bete ditu eta ate edegien jardunaldi bategaz ospatuko dau domeka honetan, urriaren 5ean. Sarrerea dobanekoa izango da egun osoan zehar, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Era berean, arratsalde honetan bertan, urriak 3, museoaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi bat izango da, agintarien, Museoko Lagunen eta bere deialdietan izaten diran ohiko personak tarteko dirala.

Kontuak kontu, Javier Viar museoko zuzendariak egingo deutse harrerea Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta museoko presidenteari, Iñaki Azkuna Bilboko alkateari, Jos Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiari eta Patronatuko ganerako kideei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu