'Distrito Foto' argazki lehiaketako sarietan 10.870 euro banatu ditue

Bizkaie! 2008-10-03 15:30

Aurkeztu diran lanen kalidadea ikusita (687 argazki), epaimahaiak lehenengo sari biak koloretako kategorian aurkeztutako lanei emotea erabagi dau (Javier Fernandez Ferreras eta Joseba Ibarra Amorren lanei) eta beste sari bat zuri baltzezko lan bati, Emilio Muñozenari.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolaturiko Distrito Foto argazki lehiketara aurkeztu diran lanen kalidadea ikusita (687 argazki), epaimahaiak lehenengo sari biak koloretako kategorian aurkeztutako lanei emotea erabagi dau (Javier Fernandez Ferreras eta Joseba Ibarra Amorren lanei) eta beste sari bat zuri baltzezko lan bati, Emilio Muñozenari.

Javier Fernandez Ferrerasek eta Joseba Ibarra Amorrek diploma bana eta lehenego sariko 1.000 eurona jasoko ditue. Camino a casa Javier Fernanadezek aurkeztutako lanak lanorduen ondoren eta eskuko telefonoa eskuan etxerako bidean doan gizona erakusten dau.

Bestalde, Calzadas lanean, Joseba Ibarrak Mallonako kaltzaden egunerokotasuna erakusten dau, ekatxa dakarren zeru baltza eta balkoietako kolore gorria eta asfaltoan agertzen dan elementu begetal berde bakarra azpimarratzen dan tonu apaletan.

Zuri baltzezko kategoriako lan irabazleak, Emilio Muñoz Blancorenak, diplomea eta 1.000 eurotako sariordaina izan dau. Bakardadeak izenburuko irudiak Salveko zubia bakardadean gurutzatzen dagoan gizon baten irudia erakusten dau. Azpian Guggenheim museoaren handitasun hotza ikus daiteke, gizabanakoaren ahultasunaren ganean hausnarketea egitera eroaten dauena.

Lehengo hiru sari horreez ganera, epaimahaiak kategoria bakotxean 750 euroko eta 350 euroko bederatzi akzesit banatu ditu (barruti bakotxeko bana, gehi gaztetxuenei emondakoa).

Saritutako lanak eta sailkatutako beste lan batzuk honako barrutietan izango dira ikusgai: urriaren 1etik 10era, Barrainkuako Udaltegian; urriaren 16tik 31ra, Otxarkoagako Udaltegian; zemendiaren 3tik 15era, Zorrotzako Udaltegian; zemendiaren 18tik 28ra, San Frantziskoko Udaltegian; eta abenduaren 1etik 15era, Begoñako Udaltegian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu