Kazeta.info, Ipar Euskal Herriko egunkari elektronikoa Sarean

Bizkaie! 2008-10-02 18:50

Komunikazino tresna edegia, zabala ete eraginkorra izateko bokazinoagaz, euskereak teknologia barrietan dauen presentzia handitzeko eta herritarren artean komunikazino aukerak zabaltzeko asmoz, Iparla alkarteak sustaturiko egitasmoa da www.kazeta.info.

Komunikazino tresna edegia, zabala ete eraginkorra izateko bokazinoagaz, euskereak teknologia barrietan dauen presentzia handitzeko eta herritarren artean komunikazino aukerak zabaltzeko asmoz, Iparla alkarteak sustaturiko egitasmoa da www.kazeta.info. Ipar Euskal Herriko barrualdean izango dau egoitza nagusia, Donibane-Garazin, eta urriaren 1tik aurrera egunero-egunero barriak eta eretxiak, soinuak eta irudiak zabalduko ditu 'inoren lekua hartu baino hutsune bat betetera datorren komunikabideak'. Euskerea eta Internet buztartuz, hizkuntzearen normalizazinoaren bidean bere ekarpena egin nahi dau egunkari barriak.

2007an, proiektuak teknologia barrien arloko Ekimen saria irabazi ostean, kazeta.info Sarean dago honezkero eta taldeak ez dauen hedadurea alkarlanaren bidez osotzeko asmoa daukie. Ipar Euskal Herriko irratiakazko eta idatzizko prentsagazko alkarlana bultzatu nahi dabe. Oraindino behin betiko asmoa zehaztuta egon ez arren, beste komunikabide batzuetan agertuko dan informazinoaren bozgorailu izan nahi dabe, komunikabideen arteko loturak sendotzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu