Igaz baino jente gehiago izan da Bilbon oro har, baina gitxiago kontzertuetan

Bizkaie! 2008-08-27 12:19

Gitxi gorabehera, 416.000 izan dira aurtengo Bilboko Aste Nagusira hurreratu diranak (igaz baino 7.000 gehiago); halan da be, kontzertuetara 50.000 persona gitxiago joan dira. Jaioetako azken ekitaldiak, Marijaiari agur esateko ekitaldiak 25.000 persona erakarri zituan eta igaz, 3.500 inguru izan ziran.

Gitxi gorabehera, 416.000 izan dira aurtengo Bilboko Aste Nagusira hurreratu diranak (igaz baino 7.000 gehiago); halan da be, kontzertuetara 50.000 persona gitxiago joan dira. Jaioetako azken ekitaldiak, Marijaiari agur esateko ekitaldiak 25.000 persona erakarri zituan eta igaz, 3.500 inguru izan ziran.

Laurehun milatik gora lagun izan dira Aste Nagusiko bederatzi egunetan izandako ekintzetan, Isabel Sanchez Robles Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeko presidenteak azaldu dauenez.

Sanchezek azaldu dauenaren arabera, 'egitarauan sartu diran basrrikuntzek jente gehiago erakarri dabe'. Berbarako, Euskal Museoko Erraldoien erakusketara 22.103 persona hurreratu dira eta Bilboko Ibaian izandako Marijaia erreteko ekitaldia 25.000 lagunek jarraitu eben zuzenean.

Horrezaz gan, kale-antzerkiak aurten berreskuratu dau lehenago eukan parte hartzea eta jentetza mailea, 40.000 lagunekaz, 2007an izandako 20.000 lagunekaz konparauta. Halan da be, lehenengo astegoienerako antolatu ziran kontzertuek igaz baino 50.000 persona gitxiago batu ditue.

Sanchez Roblesentzat, partaidetzan izan dan jaitsierea lotuta dago jaien hasierea abuztuaren 15ean izateagaz. Amaral 45.000 ikuslegaz, eta Ken Zazpi, Barricada eta Hombres G 20.000 ikuslegaz, Botikazarrean jende gehien batu dituen kontzertuak izan dira.

Datozen Aste Nagusietarako, Jaietako Batzordeko presidenteak 'eragileon artean Aste Nagusia hobetzeko deialdia' egin dau. Horren harian, uribilduaren apainketan pausuak emon behar dirala adierazo dau eta, era berean, partikularrak, enpresak, alkarteak eta erakundeak animau ditu idei barriak proponidu daiezan.

Beste alde batetik, Bilboko Konpartsak kolektiboa baikor agertu da amaitu barri dan Aste Nagusiaren balantzea egiterakoan eta 30. urteurrena ona izan dala azpimarratu dau. Halan da be, bandera marroia emon deutso Bilboko Udalaren lanari, jaien alderik txarrenaren ikurra, komun gehiago jartea eta jai-guneko sarbideak hobetzea eskatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu