Zabalik honezkero Euskadiko lehen apustu etxea
2008-08-27 11:01Euskal Kirol Apustuak (EKASA) enpresak Euskadiko Reta (apustuen sare telematikoa) apustuen lehenengo lokala zabaldu dau Bilboko Alde Zaharrean (Somera, 45), igaz Eusko Jaurlaritzeak holako negozioetarako lizentzia emon ondoren.
Euskal Kirol Apustuak (EKASA) enpresak Euskadiko Reta (apustuen sare telematikoa) apustuen lehenengo lokala zabaldu dau Bilboko Alde Zaharrean (Somera, 45), igaz Eusko Jaurlaritzeak holako negozioetarako lizentzia emon ondoren.
Lokalak zabaltzeaz aparte makinak be jarriko ditue hainbat tabernatan. Gitxieneko apustua 20 zentimokoa da eta gehienezkoa 100 eurokoa. Kirol ezagunenetatik aparte, estropadetako eta pelotako apustuak be egin ahal izango dira.
'Partaide askorentzat izatea nahi dogu, edegia eta jente guztiaren gustokoa' adierazo dau José Vicandi EKASAko zuzendariak.
Eusko Jaurlaritzeak ofizialki ziurtatu eta gero, EKASAk hurrengo hiru urteetan kirol apustuetara berenberegi zuzendutako 25 etxe zabaldu eta Euskadiko ostalaritza lokaletan 500 makina jarteko asmoz, zabalkuntza eta ekintza plana abiarazo dau RETA proiektuak. Urtea amaitu baino lehen, EKASAk 11 areto propio zabaltzea espero dau.
Lizentzia daben beste bi enpresek be laster zabalduko ditue ateak. Eibarreko Teleapustuak enpresak eguenean zabalduko ditu bere lehen lokalak Eibarren eta Gasteizen Kiroljokoa markearen izenpean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!