Oceana eta Pakea Bizkaia ingurumenaren alde bat eginik
2008-07-15 17:13Oceanako kideek Bizkaiko Golkoan habitata kontserbetako eta itsas espezieak babesteko erreserba edota itsas areak sortzeko helburuagaz itsas hondoko ekosistema desbardinetan egiten ari diran ikerketearen barri emongo dabe.
Oceana nazioarteko erakundeko (munduko ozeanoak berreskuratzeko eta babesteko egiten dabe lan) Ranger katamarana Bilbora helduko da gaur, garagarrilak 15, Unai Basurkok gidaturik. Julia Madrazo and.ak (Urigintza eta Ingurumen zinegotzi ordezkariak) egingo deutso harrerea Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian.
Oceanako kideek Bizkaiko Golkoan habitata kontserbetako eta itsas espezieak babesteko erreserba edota itsas areak sortzeko helburuagaz itsas hondoko ekosistema desbardinetan egiten ari diran ikerketearen barri emongo dabe.
Pakea Bizkaia proiektuak bela kirola ezagutarazoteaz eta itsasoagazko hartu-emonak berreskuratzeaz gan, Oceana eta beste alkarte batzuekaz bat egiten dau gure itsaso eta ozeanoaren kutsadurearen kontrako burrukan; baita gure ondarerik estimatuenaren, uraren eta bertan topau daitekeen bizitzaren, zainketarako heziketan eta giza kontzientziazinoaren alde.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!