XI. 'Busti zaitez!' esklerosi anizkoitza dabenen alde
2008-07-09 14:44'Mojate-Busti zaitez esklerosi anizkoitzaren alde' kanpainearen helburuak bi dira: alde batetik, osatzen ez dan eta gazteei eragiten deutsen gaixotasunaren aurrean, gizartea sentsibilizetea eta, bestetik, esklerosi anizkoitzak jotako lagunentzako errehabilitazino zerbitzuak pagetako dirua ataratea.
Esklerosi Anizkoitza Eugenia Epalza Euskal Fundazinoak antolatuta, datorren domekan, garagarrilak 13, egingo da Euskadiko hondartza eta ugerleku gehienetan honezkero ezaguna dan esklerosi anizkoitzaren aldeko jaia. Bizkaian, ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan izango da eta persona ezagun askok parte hartuko dabe gero eta ohikoagoa dan gaixotasun neurologikoa dabenei laguntzeko.
'Mojate-Busti zaitez esklerosi anizkoitzaren alde' kanpainearen helburuak bi dira: alde batetik, osatzen ez dan eta gazteei eragiten deutsen gaixotasunaren aurrean, gizartea sentsibilizetea eta, bestetik, esklerosi anizkoitzak jotako lagunentzako errehabilitazino zerbitzuak pagetako dirua ataratea.
Esklerosi anizkoitza 18 eta 35 urte bitartean diagnostiketan da eta, oro har, gizonezkoei baino, emakumeei eragiten deutse gehiago.
Euskadin 2000 bat gaixo dagoz esklerosi anizkoitzagaz, Estadu osoan 40.000 eta Europan 400.000. Espainiar Estaduan, berbarako, 8 ordutik behin, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa egiten da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!