Hautaproben ezohiko azterketak hasiko ditue gaur Euskal Herriko Unibersidadean 1.171 ikaslek

Bizkaie! 2008-07-09 10:16

Danetara, 1.717 ikaslek hasiko ditue gaur, garagarrilak 9, hautaproben ezohiko azterketak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Horreetariko 896k (% 52,18) egingo dabe proba euskeraz eta ganerako 821ek (% 47,18) gaztelaniaz. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura bitartean.

EHUko iturrien arabera, 1.717 ikasle horreek hamar epaimahaitan egingo ditue azterketak, modu honetan banatuta: bi Araban; hiru Gipuzkoan eta bost Bizkaian. Azterketak gaur arratsaldeko 16:00retan hasiko dira; lehenengoa Gaztelania eta Literaturako proba izango da, eta gero Historia edo Filosofiakoa.

Eguenean, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00retatik 19:00etara izango dira Batxilergoan egindako espezialidadeari jagokozan derrigorrezko eta hautazkoen probak. Azkenik, barikuan, 10:00etatik aurrera Euskara eta Literaturako azterketea izango da, eta gero aukeratutako atzerriko hizkuntzako azterketea (ingelesa, frantsesa edo alemana).

Azkenik, unibersidadeko iturriek jakinarazo dabe ohiko hautaprobea 7.506 ikaslek egin ebela bagilaren 11, 12 eta 13an eta % 96,58k gainditu egin ebala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu