Bilboko 1983ko uriolen ganeko materiala batu gura dabe

Bizkaie! 2008-05-23 15:11

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ‘Bilbao izan’ programearen bitartez, 1983ko uriolen 25. urteurrenaren harira, ahalik eta material gehien batu gura da tragediaren nondik-norakoak erakusteko.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ‘Bilbao izan’ programearen bitartez, 1983ko uriolen 25. urteurrenaren harira, ahalik eta material gehien batu gura da tragediaren nondik-norakoak erakusteko.

Uritarrek abuztuaren 31ra arte daukie zabalik udal webgunera argazkiak, bideoak edota idatzizko testigantzak bialtzeko epea.

Bagilaren 15a baino lehen jasotako dokumentuak garagarrilaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean antolatuko dan erakusketa baterako aukeratuak izan daitekez.

Ekimen honen bidez, ‘Bilbao izan’ progreamak uriko oroimen historikoa berreskuratu eta uritarren eboluzinoa markau daben jazoera historikoak ezagutarazo gura ditu. Ekimena Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak eta Kultura zuzendariorde Justo Ezenarrok aurkeztu dabe Bilbon.

'Helburua bikotxa da: hondamendiari aurre egiten lagundu eban ahalegin kolektiboa eskertzea batetik; eta, horregaz batera, belaunaldi gazteei ezagutarazo gura jake, modu grafikoan eta zuzeneko testigantzak erabilita, zer pasau zan 1983ko Aste Nagusian eta zelan berreregi ziran geroztik uriko lekurik ezagunenetariko batzuk', azaldu dabe.


Ekitaldi bereziak

Erakusketeaz gan, hainbat ekimen izango dira uda honetan uriolen urteurrenaren harira.

Erakusketearen lehenengo astean, ezbeharraren inguruko dokumental biren proiekzioa edota urioletako egunak eta kalteturiko guneen geroko berreregitea aztergai izango daben mahainguru bi izango dira.

Aldi berean, Zazpi Kaleetako fatxada bereizgarrienetako batzuetan, uriolen eraginak islatuko dituen neurri handiko argazkiak jarriko dira.

Jarduera horreek guztiak eta webgunearen bitartez batutako materialak DVD batean argitaratuko dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu