Zazpi herrialdetako 600 bat korrikolari espero ditue Bilboko Maratoian
2008-05-22 15:47Bertokoen artean, Jon Salvador, oraintsu Espainiako txapelketea irabazi dauena (2 ordu eta 33 minutu), Unai Saenz de la Fuente, igazko Bilboko Maratoian bigarren sailkatua (2 ordu, 28 minutu, 7 segundu) eta iraupen-lasterketan debuta egingo dauen Jon Amutio bilbotarra nabarmendu daitekez.
‘Bilboko XXVI. Nazinoarteko Maratoia. Ipar Kutxa Sari Nagusia’ datorren domekan, hilak 25, jokatuko da. Bilbon, goizeko 8:30etan abiatuko dira korrikolariak, maratoi erdia, Erandio parean osotuko dabe eta Getxotik bueltan Bilboko Kale Nagusian, urtekera puntuan bertan, Diputazinoaren egoitzearen aurrealdean amaituko dabe 42 kilometro eta 195 metroko ibilbidea.
Atleta herrikoiak eta elitekoak buztartuz, bertokoei aparteko indarra eta babesa eskainiz, euskal atletak eta kanpokoak lehian ikusteko aukera ederra izango da aurten be. Eskarmentu handiko kirolariakaz batera, distantzia laburragoetan jardun ondoren, kategoria honetan debuta egingo daben atletak be badagoz izena emon dabenen artean. ‘Bilboko XXVI. Nazinoarteko Maratoia. Ipar Kutxa Sari Nagusia’ datorren domekan, Bertokoen artean, Jon Salvador, oraintsu Espainiako txapelketea irabazi dauena (2 ordu eta 33 minutu), Unai Saenz de la Fuente, igazko Bilboko Maratoian bigarren sailkatua (2 ordu, 28 minutu, 7 segundu) eta iraupen-lasterketan debuta egingo dauen Jon Amutio bilbotarra nabarmendu daitekez.
Kanpotarren artean, barriz, marokoarrak izango dira protagonista. Gizonezkoetan, Hicham Oualla eta Mohamed Al Guarrah eta emakumezkoetan Fatima Cherghami dira aitagarrienak.
Izena emoteko epea datorren zapatuan amaituko da. Interesatuek BHM enpresa antolatzailearen bulegoetara jo beharko dabe (Jose Maria Olabarri, 6). Ordutegia: goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00retatik 20:00etara. Informazino gehiago gura izan ezkero, 94-4236575 zenbakira deitu, mezua bhm@clubbhm.com helbidera bialdu edo www.clubbhm.com webgunera jo daiteke.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!