Dana prest maiatzaren 21etik 25era izango dan Dimarock’08 Nazinoarteko Eskalada Masterrerako

Bizkaie! 2008-05-12 14:44

‘Show & Emotion’ da Kirol Eskaladako Nazinoarteko Federazino (IFSC) sortu barriaren goiburu nagusia. ‘Ikuskizuna eta emozinoa, Olinpikoa izateko bidean dan kirol honetan sekula bizi ez dan mailara helduko dira Dimarock08an’, adierazo dabe.

Gero eta gitxiago falta da maiatzaren 21etik 25era bitartean egingo dan Dimarock 08 Nazinoarteko Eskalada Masterrerako. Jai bete-betea izango da bost egunez, proposamen barritzaile askogaz eta egitarau ikusgarri bategaz, antolatzaileek ziurtatu dabenez.

‘Show & Emotion’ da Kirol Eskaladako Nazinoarteko Federazino (IFSC) sortu barriaren goiburu nagusia. ‘Ikuskizuna eta emozinoa, Olinpikoa izateko bidean dan kirol honetan sekula bizi ez dan mailara helduko dira Dimarock08an’, adierazo dabe.

IFSCren proba ofiziala izango da Dimakoa, eta zailtasun eskaladako denporaldiko lehenengoa mundu mailan. Masterrek bi lehiatan parte hartuko dabe: zailtasun-abiadurako buruz burukoak eta zailtasuneko Masterra (Chris Sharma, Maja Vidmar, Patxi Usobiaga, Irati Anda, Tomas Mrazek, Emily Harrington, Magnus Midtboe, Muriel Sarkany, Eric Lopez, Caroline Ciavaldini, Michael Fuselier eta Mina Markovic).

Era berean, Euskadiko Txapelketea eta Nazinoarteko Opena be izango da, lehiakideentzat nahiz ikusleentzat lehiaketa sistema oso erakargarriagaz. Gainera, Diman batuko da lehenengo aldiz kirol eskaladako Euskal Selekzinoa, eta euskal eskalatzailerik onenak munduko onenen kontra ikusteko aukerea izango da.

Dimablok be ospatuko da, ‘boulderra bete-betean, aurrez sekula ikusi ez dan lehiaketa batean’. Lau eskalatzaile eta lau bloke izango dira: eskalatzaile bakotxak bere blokea ekipauko dau, eta ganerakoei ha burutzeko desafioa botako deutse; eskalatzaile bakotxak bere blokea eta besteenak egin beharko ditu. Danetara, 2.400 euro izango dira jokoan: bloke bakotxzak 600 euro balio ditu, eta bidea osotzen dabenene artean banatuko dira. Teknika eta indarraz gan, estrategia eta lehiaketa ikuspegia be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu