Arrigorriagako Nazinoarteko XIII. Clown eta Pailazoen Jaialdia maiatzaren 9tik 11ra

Bizkaie! 2008-05-06 12:11

Barre algarak ez dira faltako astegoienean Arrigorriagako kaleetan, izan be, antolatzaileek Argentina, Catalunya, Madril, Ukrania, Inglaterra, Belgika, Kanbodia, Australia zein Euskal Herritik etorritako taldeen 15 ekitaldi antolatu ditue.

Barre algarak ez dira faltako astegoienean Arrigorriagako kaleetan, izan be, antolatzaileek Argentina, Catalunya, Madril, Ukrania, Inglaterra, Belgika, Kanbodia, Australia zein Euskal Herritik etorritako taldeen 20 bat ekitaldi antolatu ditue. Argala plazan eta Pergolan ez eze, kiroldegian eta Lonbo aretoan be makinatxu bat saio izango dira, danak dobanekoak, Lonbo aretoakoak izan ezik.

Clown eta pailazoen munduan adierazmolde guztiak jorratzea helburu dauen jaialdi honek aparteko garrantzia emon gura deutse mundu honetan dabilzan emakumeei eta zelan ez, euskerazko produkzinoari. Jaialdiari hasierea emoteko, barikuan, maiatzak 9, Pirritx eta Porrotx pailazoen ‘’Eskerrik asko’ ikuskizuna izango da Arrigorriagako kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Arrigorriagako Nazinoarteko XIII. Clown eta Pailazoen Jaialdiako egitaraua eta bestelakoen barri jaso gura izan ezkero, ondoko helbidera jo: www.arrigokultura.org

Aitatutako saioez gan, Virginia Imaz, Luciano Federico eta Artearen Komedia ikastaroko ikasleen ikastaroak eta maiatzaren 5etik 18ra Argala plazan ikusgai egongo dan ‘Los clicks de Playmobil te acercan al circo’ erakusketea’ nabarmendu daitekez aurten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu