Bilboko jaietarako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2008-03-26 13:52Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu eta obra horreek originalak izan behar dabe. Karteleko testua honako hau izango da: 'Bilbao 2008, Aste Nagusia, Abuztuak 16-24 Agosto'. Lanak aurkezteko azken eguna 2008ko apirilaren 30a da, 13:00etara arte.
Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketea antolatu dau 2008ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela aukeratzeko. Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu eta obra horreek originalak izan behar dabe. Karteleko testua honako hau izango da: 'Bilbao 2008, Aste Nagusia, Abuztuak 16-24 Agosto'.
Lanak aurkezteko azken eguna 2008ko apirilaren 30a da, 13:00etara arte. Turismo eta Jaietako Sailean aurkeztu behar dira (Zabalgune Pza. 11, 1º 48009 Bilbo). Lan bakotxa lelo bategaz eta egilearen sinadurarik barik aurkeztu beharko dira. Lelo bera daroan gutunazal zarratu batean egilearen datuak adierazoko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NANaren zenbakia barne.
Kartel irabazlearen aukeraketea
Jaietako Batzordeak izentautako sei kidek osotutako epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalgune eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia izango da, gitxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dabe, horretarako jarriko diran bitartekoak erabilita. Holan, boto gehien jasoten dituan kartela izango da sariaren irabazlea.
Sariak
Lehiaketaren irabazleak 3.800 euro jasoko ditu. Saririk emon barik be itxi daiteke, epaimahaiak aurkeztutako kartelek behar besteko kalidaderik ez daukiela uste badau. Kasu horretan, epaimahaiak uriko artista edo estudio ezagunen bati eskatu ahal izango deutso kartela egiteko.
Informazino gehiagorako: 94 420 31 47
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!