EuskoTrenek lurrun trenen 18 zirkulazino eskainiko ditu datorren Aste Santuan

Bizkaie! 2008-03-13 11:41

Zerbitzu hori Gipuzkoako Urola eskualdean eskaintzen da, Azpeitian dagoan EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoaren instalazinoen eta Lasao artean.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren soziedade publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen 18 zirkulazino eskainiko ditu Aste Santuan. Zirkulazino horreekaz emongo jako hasierea Museoaren Lurrun Trenen 2008ko denporaldiari. Zerbitzu hori Gipuzkoako Urola eskualdean eskaintzen da, Azpeitian dagoan EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoaren instalazinoen eta Lasao artean.

Aste Santuan Lurrun trenen zirkulazinoak eskainiko dira martiaren 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an eta 24an, eta urteera ordutegiak ondokoak izango dira: goizez, 12:00etan eta 13:00etan; arratsaldez, 17:00etan.

Behin Aste Santua amaitu ondoren, 2008ko denporaldiko lurrun trenen zirkulazinoen egitaraua honako hau izango da: martiaren 29tik zemendiaren 2ra, biak barne, bi zirkulazino izango dira zapatu guztietan, 12:30etan eta 18:00etan, eta beste bat domeka eta jaiegunetan, 12:30etan. Lurrun trenen programazino berezia izango da maitzaren 18an, bagilaren 14ko eta 15eko astegoienean, urriaren 11n eta abenduaren 7an.

Aste Santuan, hau da, martiaren 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an eta 24an, EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoaren ordutegia honako hau izango da: goizez, 10:30etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30etara.

Bestalde, zapatuan eta domekan, hilaren 15ean eta 16an, Trenaren Euskal Museoak Rudolf Diesel jaio zaneko 150. urteurrenaren ospakizunari ekingo deutso eta egun bakotxean, diesel trakzinodun bi tren zirkulazino historiko eskainiko ditu. Trenak honako orduetan abiatuko dira: zapatuan, 12:30etan eta 17:00etan; domekan, 12:00etan eta 13:00etan.

Bere izena daroan errendimendu handiko errekuntza motorea asmau eban injineru alemanaren irudia gogoratzeko, EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoak diesel trakzinodun tren zirkulazinoak eskainiko ditu abuztuan be, astegun guztietan, martitzenetik barikura. Diesel motorea sortu zanean, trenen munduan ordura arteko lurrun trenak ordezkatzen hasi ziran.

Informazino gehiago: Museoaren telefono zenbakiaren bidez (943-150677) eta EuskoTren konpainiaren webgunean (www.euskotren.es). Era berean, kontsultak egin daitekez 943-150746 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es e-posta bidez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu