EAEn 2.943 ezkontza izan ziran 2007ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 11,9 gitxiago

Bizkaie! 2008-03-07 12:05

Hiruhileko horretako hileen artean, irailean egin ziran ezkontza gehienak (1.285), eta gero garagarrilean 1.265. Bestalde, aurrekoetan bezela, ezkontza gitxien (393) izan zituan udako hilebetea abuztua izan zan.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2.943 ezkontza egin ziran 2007ko garagarrilean, abuztuan eta irailean, hau da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kopuru hori % 11,9 gitxitu zan. Ezkontza horreen artean, bestalde, 370 bikote Arabara joan ziran bizitera, 932 Gipuzkoara eta 1.553 Bizkaira. EAEtik kanpora bizitera joan ziranak 88 izan ziran, Eustaten datuen arabera.

Hiruhileko horretako hileen artean, irailean egin ziran ezkontza gehienak (1.285), eta gero garagarrilean 1.265. Bestalde, aurrekoetan bezela, ezkontza gitxien (393) izan zituan udako hilebetea abuztua izan zan.

Urtean ezkontza kanoniko gehien izan zituan hiruhilekoa izan arren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ezkontza gitxiago egin izanak ez eban eraginik izan ezkontza zibilen kopuruan; baina bai izan eban eragina ezkontza erlijiosoetan, honeek ia % 19 murriztu baitziran aldi bi horreen artean. Gipuzkoan ezkontza kanonikoak guztien % 56,1 izan ziran, Bizkaian % 56,2 eta Araban % 57,6.

2007ko hirugarren hiruhilekoko 2.943 ezkontzen artean, EAEko egoiliar ziran 2.858 gizon eta 2.908 emakume ezkondu ziran. 2.680 senar (% 93,8) lehenengo aldiz ezkondu ziran eta, bestalde, 12 gizonezko alargun eta 166 gizonezko dibortziau barriro ezkondu ziran. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zan: aldi horretan 2.707 emakume ezkonbako (% 93,1), 11 alargun eta 190 dibortziau ezkondu ziran.

Ezkontzak ezkontideen edadearen arabera banatu ezkero, 30 urtetik gorakoak ziran emazteen % 55 eta edade-tarte horretako gizonen kopurua % 73,1ekoa izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu