Unibertsitatea.net atariko zerbitzu barriak aurkeztuko ditue eguaztenean
2008-02-11 13:09Unibertsitatea.net ataria 2006ko zemendian jarri eban martxan UEUk (Udako Euskal Unibersidadeak) euskerazko komunidade unibersitarioari hainbat zerbitzu eskaintzeko: ikasketa bilatzailea, apunteak ixteko eta jasoteko gunea, albistegia edota foroak.

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Unibertsitatea.net atariko zerbitzu barriak aurkeztuko ditu eguazten honetan. Horreen artean, orientazino zerbitzu akademiko aitzindari bat aurkeztuko dabe, UEUko iturriek prentsa ohar bidez aurreratu dabenez.
Unibertsitatea.net ataria 2006ko zemendian jarri zan martxan euskerazko komunidade unibersitarioari hainbat zerbitzu eskaintzeko: ikasketa bilatzailea, apunteak ixteko eta jasoteko gunea, albistegia edota foroak.
Proiektua zerbitzu barriak eskaintzen hasiko da aste honetan. 'Iparrorratza' orientazino zerbitzuak unibersidade mailako aholkularitza akademiko personalizatua emongo deutse eskatzen dabenei. 'Momentu honetan ez dago maila orokorrean holako zerbitzurik eskaintzen dauen gunerik', esan dabe arduradunek.
'Ikasleen txokoa' atalak ikasleen beharrizanei erantzuteko gune interaktiboa izango da, pisukidea topetako, gauzak salerosteko edota autokidea topetako, besteak beste.
Atariaren eskaintza barriak aurkezteko prentsaurrekoa eskainiko dabe eguaztenean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Lore Erriondo UEUko zuzendariak; Maite Goñi Jakintza ikastolako irakasleak eta IKTeroak taldeko kideak; eta Zuriñe Etxanobe Unibertsitatea.net atariko arduradunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!