Bilboko Udalak uri-proiektuei buruzko herritarren foroa estreinau dau bere webgunean
2008-02-08 11:33Bilboko Udalaren webguneko Herritarren Foro barri honek (www.bilbao.net/foro_ciudadano) atal desbardinak eskaintzen ditu, uria hobetzeko martxan dagozan proiektuei buruz herritarren partaidetzea sustatzeko asmoz.
Bilboko Udalak Herritarren Foroa abiarazo dau bere webgunean, herritarren partaidetzarako baliabide barri bat, hain zuzen be.
Ekimena, Bilboko Udalak uria teknologia barrien alorreko erreferentzia bihurtzeko asmoz abiarazotako ‘Uri digitala’ izeneko estrategiaren barruan mamitu da.
Bilboko Udalaren webguneko Herritarren Foro barri honek (www.bilbao.net/foro_ciudadano) atal desbardinak eskaintzen ditu, uria hobetzeko martxan dagozan proiektuei buruz herritarren partaidetzea sustatzeko asmoz. Alde batetik, Herritarren Foroak eretxia emoteko aukerea eskainiko deutse hirigintza, ekipamenduak eta uri-inguruaren hobekuntzeari buruzko edozein proiekturen gainean zeresana daben persona guztiei. Horregaz batera, ‘Adituen Eretxiak’ izeneko atalak parte-hartzea erraztuko deutse merkatarien, auzokideen eta erretirodun eta pentsinodunen alkarteeei, bai eta ikuspuntu profesional eta sozialetik edo herritar legez eretxia azaldu gura daben injineru, arkitekto, enpresari eta ganerako kolektibo guztiei be.
Horrezaz gan, proiektuak irakugai izango dira loturen bitartez webguneko orrialde nagusian, eskuratzeko moduan dagozan datu, plano eta irudi guztiak batuz.
Azkenik, www.bilbao.net webguneko Herritarren Foroak beste zerbitzu batzuk be eskainiko ditu, berbarako, web interesgarrietarako lotura zuzenak edota e-mailaren bitartez boletin informatibo baterako harpidetzea egiteko aukerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!