Euskaltzaindiak Kulturako foru diputadu barria hartu dau

Bizkaie! 2008-01-11 14:52

M. Josune Ariztondo Euskaltzaindiako arduradunakaz batu da gaur, barikua, Kulturako foru dipudaduak martitzenean izentau ebanetik egin dauen lehenengo bisita ofizialean. Batzarrean, proiektu barriak izan ditue aztergai, Aita Luis Villasanteren dokumentu-funtsaren digitalizazinoa berbarako.

M. Josune Ariztondo Euskaltzaindiako arduradunakaz batu da gaur, barikua, Kulturako foru dipudaduak martitzenean izentau ebanetik egin dauen lehenengo bisita ofizialean. Batzarrean, proiektu barriak izan ditue aztergai, Aita Luis Villasanteren dokumentu-funtsaren digitalizazinoa berbarako.

Lehenengo batzar horretan, diputaduaz gain, Saileko Euskera zuzendari Gotzon Lobera; Andres Urrutia euskaltzainburua; Euskaltzaindiako zuzendari kudeatzaile Juan Jose Ziarreta; eta Euskaltzaindiako Zuzendaritza Batzordeko kide Jose Luis Lizundia egon dira.

Batzarrean, Euskaltzaindiak Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetzan martxan jarri gura dituan zenbait ekimen eta jarduera aztertu ditue. Horreen artean, Aita Luis Villasanteren dokumentu-funtsa digitalizetako proiektua analizau dabe.

Funts hori gaur egun Arantzazun (Oñati) dago gordeta, baina Euskaltzaindiaren egoitzara ekarri gura da; ganera, haren kopia bat Foru Liburutegi zabaldu barrian gordeko da. Proiektuaren helburua da funts bibliografiko garrantzitsu hori ikertzaile guztien eskura jartea, danek erabili eta kontsultau ahal izateko.

Aita Luis Villasante euskaltzainburu izan zan 1970. eta 1988. urteen artean. Jakina danez, erakunde hori hainbat euskaltzainek osotzen dabe eta hareen lehentasunezko lana euskerea jagotea da. Historian zehar, Villasantez bestalde, honako honeek izan dira erakunde ospetsu horren buru: R. M. Azkue (1919-1951); I. M. Etxaide (1952-1962); J. M. Lojendio (1963-1964); M. Lekuona (1967-1970); J. Haritschelhar (1989-2004) eta, 2005etik gaur arte, Andres Urrutia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu