Edmund Hillary, Everesteko tontorra zapaldu eban lehenengo laguna hil da

Bizkaie! 2008-01-11 10:47

Edmund Hillary, Everesteko tontorrera Tenzing Norgay sherpeagaz batera heldu zan 1953ko maiatzaren 29an.

Sir Edmund Hillary zeelandabarritarra munduko mendirik altuenaren tontorrera (8.848 metro) heldu zan lehenengo laguna hil da 88 urte zituala. Heriotzearen barri Zeelanda Barriko lehen ministro Helen Clark and.ak emon dau.

Edmund Hillary, Everesteko tontorrera Tenzing Norgay sherpeagaz batera heldu zan 1953ko maiatzaren 29an.

Mendizale eta abenturazale handia, eta zeelandabarritar ezagunena hil egin da’, adierazo dau Clarkek albistearen barri emon dauenean. Hillaryk 88 urte zituan eta gaixorik egoan aspalditik baina ez ditue heriotzearen arrazoi zehatzak ezagutarazo. Dana dala, Zeelanda Barriko komunikabideek pneumoniak jota hil dala zabaldu dabe.

Eskalatzaile mitikoaren irudia bost dolarreko billeteetan agiri da bere jaioterrian. 1953an Everestera igon eban oxigenoa erabilita eta 20. hamarkadan britainiarrek Himalayan abiatutako espedizino gehienetan parte hartu eban. Hego Polora be heldu zan eta joandako urtarrilaren 4an 50 urte bete dira espedizino haretatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu