Emilio Sagik hartu dau Arriaga antzokiko zuzendaritza artistikoaren ardurea

Bizkaie! 2008-01-09 17:18

Bilboko Arriaga antzokiak zuzendaritza artistiko barriagaz ekin deutso 2008. urteari. Emilio Sagi da antzokiko zuzendari artistiko barria; zuzendari artistiko albokoa, barriz, Daniel Bianco kontratau dau Arriagak. Urtarrilean hartu dabe biek karguen jaubetzea, lau urterako. Biek esperientzia profesional handia dabe arte eszenikoen arloan, antzoki bilbotarreko arduradunek adierazo dabenez.

Arriaga antzokiko Administrazino Kontseiluak aho batez onartu zituan Emilio Sagiren eta Daniel Biancoren izentapenak, igazko irailaren 17an. Arte eszenikoen arloko profesional bi horreen etorrereak Arriaga antzokiaren organigramea aldatuko dau: programazinoan eta produkzino propioan botere osoak izango dituan zuzendaritza artistiko bikotxa eukiko dau aurrerantzean.

Emilio Sagi opera eta zarzuela zuzendari ezaguna da, zuzendari artistiko lanetan ibilbide luzea dauena eta batez be genero lirikoan espezializetan joan dana bere karrera nabarmenean zehar. Teatro Realeko zuzendari artistikoa izan zan eta Teatro de la Zarzuelako zuzendaria. Ganera, opera eta zarzuela ikuskizun askotan parte hartu dau.

Zarzuela barrokotik hasita opera garaikidera bitarteko arlo guztietan dau esperientzia eszenikoa eta arrakastea izan dau munduko antzoki eta jaialdi nagusietan.

Sagi eta Bianco izen ezagunak dira eszenearen munduan. Daniel Bianco Teatro Realeko zuzendari teknikoa izan da igazko irailaren 1era arte, 300 personaren lana koordinetako zereginean. Horrezaz ganera, Teatro Nacional María Guerreroko zuzendari teknikoa izan zan eta esperientzia zabala dau eszenografo legez, munduko hainbat agertokitan plazaratu diran ikuskizunetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu