'Gratien Adema Zaldubi, saindu batzuen biziaz', 'Euskaltzainak' bildumako lehenengo liburua

Bizkaie! 2007-12-27 17:46

'Euskaltzainak' bildumea barri·barria da, Euskaltzaindiak sortu barri dau eta bertan euskaltzain izan diran eta diranen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsuak diran hainbat egileren lanak be kaleratuko dira bilduma horretan.

'Gratien Adema Zaldubi, saindu batzuen biziaz' liburua Henri Duhauk preparau dau eta Euskaltzaindiaren 'Euskaltzainak' izeneko bildumako lehenengo liburua da. 'Euskaltzainak' bildumea barri·barria da, Euskaltzaindiak sortu barri dau eta bertan euskaltzain izan diran eta diranen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsuak diran hainbat egileren lanak be kaleratuko dira bilduma horretan.

Gratien Adema Goyeneche 1828ko apairilaren 14an sortu zan Senperen eta 1907ko abenduaren 10ean hil, Baionan. Familiak Senperen eukan landa baten izena hartu eban izengoititzat. Bidarraiko erretorea, Atharratzeko artzapeza eta Baionako ohorezko kalonjea izan zan (1875). Eskualduna aldizkariko kolaboratzailea be izan zan. Erlijinoa eta euskal gaiak landi zituan bere idazlanetan baina batze be olerkari legez nabarmendu zan. Berak jarten eutsen musikea bere bertsoei. Haren idazlanen artean, erlijinozko kantez gan (Euskal Herriko eliza·bestak, Cantiques), alegiak (Chants patriotiques) dagoz. Zazpi Eskualherriek poema/kanta ezagunaren egilea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu