Jorge Fuente santurtziarraren ‘Maskara’ kartelak iragarriko ditu 2008ko Bilboko aratusteak
2007-12-27 14:45Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatutako Aratusteetako Kartelaren Lehiaketako edizino honek 136 parte-hartzaile izan ditu, igaz baino 48 gehiago, eta irabazleak 2.800 euro jasoko ditu.
Isabel Sanchez Robles Bilboko Udaleko Turismo eta Jai Zinegotziak, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PSE-ko zinegotzi Goyo Zurrok, Konpartsa kide Izaskun Pizarrok, Bizkaia Irratiko kazetari Udane Goikoetxeak, Postal Free enpresako publizista eta diseinatzaile Aitor Arberas-ek eta 2007ko Farolina Eduardo Gaviriak (Yogurinak) osotutako epai-mahaiak gaur emon dau jakitera zezeilaren 1etik 5era bitartean egingo diran 2008ko Bilboko Aratusteetako kartela eta lanaren egilearen izena.
Kartel irabazlearen aukeraketea holan erabagi da: % 75ean Barrainkuako Kultur Etxean, Bilboko Udaleko webgunean eta laguntzen daben bertoko komunikabideetan (El Nervion, 20 minutos, Canal Bizkaia, Bilbovision, Telebilbao, Tele 7 eta Canal Euskadi) jasotako botoetan oinarritzen da; eta % 25 epaimahaiaren erabagian. Botoek erabagi dabe sei finalisten artean zeinek (Conservas de Carnaval, Leona, Maskara, Nariz con Baldosa, PuppyAfro, Sardina Camaleón) iragarriko dituan Bilboko Aratusteak.
Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatutako Aratusteetako Kartelaren Lehiaketako edizino honek 136 parte-hartzaile izan ditu eta irabazleak 2.800 euro jasoko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!