Getxo Rugby sub-21 taldeak 2008rako egutegi berezia kaleratu dau
2007-11-13 11:40Danetara, 14 zuri-baltzeko argazki izango ditu egutegiak, taldearen historia labur bategaz hasieran. Egutegia elebiduna da eta hilebete bakotxean hizkuntzak txandakatzen dira filosofiagaz zerikusia daben esaldiak idazterako orduan.
Getxo Rugby sub-21 taldeak datorren urteko martian taldeak Argentinara egingo dauen bidaiarako dirua atarateko egutegiak kalean dira honezkero. Egutegia, igaz Bilboko suhiltzaileek atara ebenaren antzekoa da, hau da, jokalariak biluzik agertzen dira bertan. Rugbyaren filosofiagaz lotura estua daben argazkiak dira eta kirol hau zelan biziten daben adierazoten da bertan, beti be, ikuspuntu originala eta berezia ardatz hartuta. Hilebete bakotxean, filosofia eta argazki horregaz zerikusia dauen esaldi bat jarriko da.
Danetara, 14 zuri-baltzeko argazki izango ditu egutegiak, taldearen historia labur bategaz hasieran. Egutegia elebiduna da eta hilebete bakotxean hizkuntzak txandakatzen dira filosofiagaz zerikusia daben esaldiak idazterako orduan.
Salneurria 5 eurotakoa da eta herriko saltoki desbardinetan egongo da salgai, batez be, Algortan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!